Komuneko paperean Donostia biziz

Imanol Epelde
2

Komuneko paperean lanarekin, hilaren 14ean Donostian izan ginen, Ernest Llucheko Erakuslehioan. Indarrez joan ginen, lanerako gogoz eta indartuago itzuli ginen, saio gehiago egiteko desiratzen. Areto egokia eta bildutako jendea ere kurioso. Ari gara ikasten oholtza gainean nola jardun behar den baina ez horrenbeste saio ondorengo lagunarteaz, kotxea kargatu eta lagun artean tragotxo bat hartzen geratu beharrean Zarautzako bidea hartu baikenuen behar baino azkarrago. Hortik damuak!

Baina beti ikasten omen da zerbait eta komuneko paper honetan apuntatu nahi izan dugu. Bizitza soziala egitea on dela eta bizitzak ematen dituen aukerak bakanak izan daitezkeela.

Eskerrik asko Erakuslehioari gure lana taularatzen laguntzeagatik eta bertaratu zineten guztioi!

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA