Anariren zapatak

Imanol Epelde
0

Atzo 27a zen. Eta ez nuen hilero bezala nire burua ez beste inorena zoriondu. Gaur egingo dut hori nahiz eta #notimeforlove garaiak bizi ditugun, garai hobeak helduko diren ziurtasunez. Eta aspaldian mahaigainean daukadan argazki bat dakarkizuet. Donostiako Anariren kontzertuan ateratako argazkia da. 27zapatak zapatei aterea. Zer aipatzeko? Kontzertuan kantu berriekin gehiegi disfrutatu ez bagenuen ere orain estasiatuta ari gara bizitzen Anariren disko berria, kantu bakoitzarekin, letra kolpe bakoitzarekin. Berriz ere habi bat egin digu esku ahurretan Anarik. Enegarrenez. Eta ez nago isilik egoteko. Bere kantuak, letra eskutan, kantatzeko ez bada. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA