Hilabetea: uztaila 2009

Argentina-Bolivia-Argentina XLVI-L

0

XLVI Potocchi eskualdeko hezkuntza arduradunarekin bildu ginen eta 37 nazionalitate dituen estatuak zein curriculum eta konstituzio berri duen azalduko digu laster, nazio guztiek biziraun dezaten nazio berean. Gu baino aritmetika kultural konplikatuagoak dituen herrik bada, 3 urmaeletako formula matematikoak asmatu […]

Irakurri

Argentina-Bolivia-Argentina XXXVI-XLV

0

XXXVI 20an. Uztailaren 20an zapaldu dugu Boliviako lurra estrainekoz. Azkenean. Ez gara belaunikatu musu ematera, haizeak musuratu dizkigu hauts eta lurrak gupida gabe. Gripea genuen edo ez jakiteko medikuarenetik pasa behar omen genuen lehenbizi. Eta han pasa gara eta entzun […]

Irakurri

Argentina-Bolivia-Argentina XXVII-XXXV

0

XXVII   Juan de Garayk fundatu zuen Buenos Aires, Zabala abizeneko batek Montevideo, Madariaga izena du Argentinako herri batek… Herriko enparantzetan monumentu gorenenak eraiki dizkiete garai batean Oñatitik, Markiñatik edo Peraltatik etorri eta Amerikak kolonizatu zituzten otso hauei. Hiriak eurek […]

Irakurri

ABA XXVI

0

Buenos Airesetik Boliviara atera bezperan amaitu dut Coaderno boliviano. Liburua baino koadernoa da Miguel Sánchez-Ostizen hau, Bolivian 2-h3 hilabetez bizi-ikusi-ikasiak papereratzen baititu: herri memoria eta historiari buruzko testigantza jasoaz, kronika poetikoak tartekatuz, bidaian ibiltzearen eta batez ere, bidaian bakarrik ibiltzean […]

Irakurri

ABA XXV

0

Montevideoko autobus geltokiara gentozen. Kalez bestaldera kantu hots ozena entzun dugunean. Gizon bat zen. Gu bezalaxe oinez zihoana. Kantuan. Altu. Inbidia ematen zuen kantuan hain gustura ikusita. Kontajiatu egiten zuen bizi nahia. Baina gehienok hartu dugu zorotzat, susmagarria delako oso, […]

Irakurri

ABA XXIV

0

Argentinara heldu berritanm euro sorta bat peso argentinaretara aldatu genuen. Eta kalkulatu euro bat eta 5 peso argentinar diru kopuru bera zela. Peso argentinarrak eurotara ekartzeko zati bost egin eta kito. Uruguayra heltzean kajero automatikoak peso uruguayarrak eman zizkigun. Eta […]

Irakurri

ABA XXIII

0

Evo Morales Uruguayn dabil egun hauetan. Eta gu ere bai. Baina gu ez gaitu presidenteak hartu. Autobusetik jaistean ez genuen inor zain. Baina gu Montevideoko kaleetan eskutik helduta paseoan ibili gara, entsalada bat afaldu dugu eta Splendidon egin dugu lo.Hori […]

Irakurri

ABA XXII

0

3 egun eta 2 gau egingo ditugu Uruguayn. Denbora motza. Egun bat Colonian, 2 Montevideon. Hemen ere pobrezia gardena da. Turistak galbitzan lekuetan polizia turistikoa jartzen digutelako kezkarik gabe jan ditzagun hanburgesak eta edan zerbezak.

Irakurri

ABA XXI

0

Bakarrik nabil Montevideoko kaleetan eta kafe bat hartu nahiko nuke. Baina ez dut tabernarik topatzen. Autobus geltoki batekin topo egin dudanean. Sartu naiz eta Frantziako Tourra telebistan. Azken 10 kilometroak ikusi ditut. Uruguayn etapak eguerdiko 12etan amaitzen dira. Irabazlea zein […]

Irakurri

ABA XX

0

Montevideon bizi da Carlos Aznarez. Montevideon elkartu ginen berarekin. Ez luzaz. Palestinari buruzko hitzaldi bat hastear zen unibertsitatean eta agurtzeko denbora baino ez genuen izan. Kontatu zigun Uruguayn euskaldunak asko miresten gaituztela (Zarauzko Euskal Jaitan ere ez dut hainbeste euskal […]

Irakurri

ABA XIX

0

-Y, ¿Vos cómo te llamás? -Yo, Imanol. -¿Manolo? -No, Imanol. -Bien. Imanolo… -¡No! Me llamo I-ma-nol -¡Ah! ¿Imanol? Como Imanol Arias. -Sí. Arias se llama como yo. Imanol

Irakurri

ABA XVIII

0

Uruguaira heldu gara gaur. 09-07-13. Itsasuntziz heldu gara Buenos Airesetik. Colonia izeneko herriska batean gaude. Zittertal izeneko zerbeza edaten fruitu lehorrak lagun. Hiriko zurrunbilotik herriko patxadara egin dugu jauzi. Eta eskertzen da. Denborak ere deskantsu hartu duela ematen du.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA