Itsasoz dekoratutako Arraionea

Imanol Epelde
0

Irati arreba ekarri genuen Arraio Irratira. Eta Arraioeneako balkoia zabalduta itsasoari begira freskagarri bat edo beste hartzen egin genuen irratsaioa. Izan ere, itsasoa aztertuz egiten du lan Iratik; Mundakako olatu ospetsuaren inguruko azterketan eta berriki itsasoan antxoaren egoera zein den aztertzen aritu da. Hori eta gehiago inoiz baino freskagarriagoa izan zen Arraioenean!

Entzuteko k(i)lika nazazu HEMEN!

 

"Itsasoa bakarra delako, urak ber-berak direlako. Funtsean, beti bera den itsasoa, beti berria den itsaso ere badelako. Egunero hartzen gaitu ustekabean olatuen jolasak, egunero sinfonia berriak xuxurlatzen dizkigu, egunero soineko berriak ditu janzten dama urdinak. Eta guk, txunditurik, espektakuluaz disfrutatzen dugu sarrerarik ordaindu gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA