Egositako espagetiak izan ez gaitezen

Imanol Epelde
0

Badira badirenez hizkuntzari esanindarra emateko moduak, eta guk ere baditugu geurean zenbait. Ezagutzen ditugun da arazoa, besteen eltzetik ibili beharrean lapurretan. Liburu honetan topatu daitezke karrokada bat birao, betiko kabroia, putakumea eta madarikazioak botatzen ibili beharrean.
Liburuan biraoak bi modutara kontsulta daitezke: abc hurrenkeran edo adieraren arabera. Eta ederrena amaieran dator, eskal literaturan aurkitutako birao eta biraoaire zenbait biltzen dira bertan. Lan eskerga Patxi Salabarrik eta Juan Jose Zubirik egina. Biraoak. Nafarroan bilduak.
Ez gaitezen bare zozo gameluak izan eta has gaitezen gureak sortzen!

Liburuan aurkitutako zenbait adibide baino ez ditut emango segidan:

  •  animale bruto indartsu ausart tentugabea!
  •  etsai endemoniatua
  •  gizatxar kruel inhumanoa
  •  hereje itsusi likits…
  •  piro (ahatez, antzarez mintzatuz, umea) bat bezain tontoa baitzen!
  •  hordi tzar, gizon higuina, urrun hakit bixtatik! Oxala ez bahintz jalgi, putzuaren zolatik!
  •  hura zen hura, tonto-Pilatus, xinaurri lepho-mehe-itxuxi kiskila
  •  nehon diren judu eta alfer mandrineria jende-jale guziak bildu ziren.
  •  zorrez eta zorriz estalia
  •  ai urde zorri piztia!
  •  zoroak hek, beren amaren esnea ukatzen baitute!
  •  apo zirtzil Garaztarra
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA