Hilabetea: apirila 2009

Ziegaz dekoratutako Arraioenea

0

Aste honetan Arraioeneako ziega ilun, likits eta hitsa ireki genuen, Ho Chi Minen poesia lagun. Eta bertan itxi ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata. Entretenigarri, Lizarriturrik jarritako basearekin 27zapata rap saio bat egiten saiatu zen bukaera aldera. Zer moduzkoa atera […]

Irakurri

Izoztutako irakurraldia.

2

Xabier Lete. Txikitan bere hitzak kantatzen genituen. Zertaz ari zen jakin gabe hurrupatzen genituen bere abestiak, aho gusto hartaz hunkiturik. Eta oraindik ere zupaka darraigu, kantualdi, irakurraldi bakoitzean egia berriak deskubrituz. Azkenean, gutxinaka-gutxinaka izan arren, eranzten joan gara bere poesia […]

Irakurri

Komuneko paperean LXIII

1

WC Atea danba-danba, jota ere ez da iristen komunera sartzeko txanda inork ez du erantzuten barrutik demanda tripi bat janda a ze parranda bi mutil daude urduri zain, bi oilo gazte bezain ta galdetzen dute nor ote barruan dagoen oilanda? […]

Irakurri

Putzuzulo epaituko dute

0

Maiatzaren 12an Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikako lagun bat epaituko dute orain urte batzuk izandako okupazioaren harira. Bere aurkako epaiketa gure aurkako epaiketa ere badenez: okupazio egunean gu ere han izan ginelako, gaztetxeko ekitaldietara sarri joaten garelako, irratian ere aritzen garelako… […]

Irakurri

Bi anai

0

Bi anai sortu dugu Imanol Epelde Pagola eta Mattin Epelde Pagolak. Komuneko paperean izeneko ikuskizuna ari gara prestatzen. Lehen emankizuna maiatzaren 14ean, Zarauzko Arranon iluntzeko 22:00etan.

Irakurri

Vodafonek badaqui euzkaras

0

Vodafonen fakturak euskaraz jasotzen ditut. Bueno euskaraz edo, euskararen antzeko lenguajeren batean. Hemen duzue iritsi zaidan azken faktura (behean). Ea nork uler dezakeen SMS fácil hori zer den (koadro gorrian jarria). Eta badakit hizkuntza kalitatearena ez dagokiola zuzentasun ortografiko eta […]

Irakurri

Ibañetako balentriak hunkitu gintuen

0

ikusi genuen larunbat honetan Aulestiako herri frontoian Ander Lipusek zuzendu eta Nafarroa Beherako 15 bat herri antzerkilarik eginiko obra. Pierre Lartzabalen testua hartu eta gaur-gaurko soineko, eszenografia eta begiz taularatu zuten obra. Ikusgarria. Batetik, gure biltegian jasotako testua hartu, hautsak […]

Irakurri

Egositako espagetiak izan ez gaitezen

0

Badira badirenez hizkuntzari esanindarra emateko moduak, eta guk ere baditugu geurean zenbait. Ezagutzen ditugun da arazoa, besteen eltzetik ibili beharrean lapurretan. Liburu honetan topatu daitezke karrokada bat birao, betiko kabroia, putakumea eta madarikazioak botatzen ibili beharrean. Liburuan biraoak bi modutara […]

Irakurri

Komuneko paperean LXII

1

Ez dut zutaz idazten diozu. Ez dudala inoiz zutaz idazten. Baina tinta korritu egiten zait poemak zirriborro bihurtzeko Zeinen esku txikiak dakartzazun egunero Eta gaur azkazalak pintatuta etorri zara.

Irakurri

Zarauzko beste zenbait hitz

0

Biraoak ekarri nituen hona aurrekoan, Zarautz hizketan liburutik jasoak. Jarraian gainerako hitzetatik interesgarrienak iruditu zaizkidanak bildu ditut. Batzuk erabiltzen ditugu, ezezagunak egingo zaizkigu besteak. Interesgarriak dira denak. ardora: arrainek (batez ere antxoak) gauez batzuetan ematen duten fosforeszentzia arkaa: ardiak eta […]

Irakurri

Zarautzen e bazazkau, baboarrayua!

2

Orain urte pare bat-edo argitaratu zuten Zarautz hizketan liburua. Alde batetik, Zarauzko euskararen ezaugarriak biltzen ditu liburuak eta ondorio bat ateratzen: Zarauzko euskara erdialdeko euskalkia da, sartaldekoa. Beste alde batetik, zenbait herritarren hitzezko testigantza jasotzen da idatziz eta DVD batean, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA