Juglarea, puta eta eroa. Eta gu.

Imanol Epelde
0

Arratsaldez joan nintzen Donostiara. Banekien Santo Tomasak zirela baina ez Santo Tomasak hain jendetsuak izaten zirenik, ez eta txistor usaina beharrean pixa eta ardo usaina nagusitzen zenik ere. Demasa. Desfasa. Eta ni kafetegi baten bila, Antzoki Zaharrean antzerkia ikusi aurreko uneak irakurriz edo idatziz disfrutatzeko asmoz. Babua ni!

Bi antzerki obra ikusi nituen beraz igandean. Bat kalekoa eta bestea antzokikoa. Eta ez dakit zein zen puta eta eroagoa. Hara parte zaharreko karriketan deslai koardenoan marraztu nuen esaldia:

Pixa lurrean, baso eroriak, hautsiak, begiak jauzika kale kantoietan, irribarre exajeratuak, besarkada inoizkoak eta ni, ni bolo bat, dametara jolasean kalea gurutzatzeko.

Kontua da 8etan hasi zela antzerkia. Eta zeharo gustura ikusi nuela antzerkia. Lagun bakarra atera zen oholtzara juglarearena, putarena eta eroarena eginez: Ximun Fuchs. Lagun bakarra hiru pertsonaien larruan. Juglarearek jo ta ma utzi gintuen, indartsu, lapurteraz mintzo. Putarenak ez gintuen hainbeste asebete (batu antzeko euskalkian) eta eroarenean iritsi zen errematea, zubereraz. Lan handia. Lan ederra. Betea. Aretoa izan zen negargarriki beteta zegoen bakarra.

Informazio gehiago: http://www.eke.org/eu/partaideak/blogak/ptdp/ blogean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA