Hilabetea: abendua 2008

Ur berria edanez

0

Haizetea, haize + te, haize bolada edo haize aldia den bezala da elurtea, elur + te, elur aldia, edo elur aroa. Horregatik diote urtea ere, ur + te, uraren aroa edo uraren zikloa dela, eta urte berriaen hasiera mahatsekin ez […]

Irakurri

Pax vobiscum, nihil amplius

0

Bakea zuekin eta ez besterik. Esaldi honekin laburbilduko nuke -laburbiltzerik balego!- Arthur Schopenhauerrek Norbere burua ezagutzeko artea liburuan adierazitakoa. Urrun eta ezkor sumatu dut gizaki eta emakiongandik. Eskertzen zaio, halere, filosofia praktikoa egitea, alegia, azaltzen du nola jarri landutako ideiak […]

Irakurri

Brontzezko liburua

0

Hasieran kosta bazitzaidan ere grazia aurkitzea, liburuak aurrera egin ahala orduan eta alaiago eta gusturago irakurri dut liburu hau. Gero eta gusturago irakurtzen ditut komikiak. Eta batez ere barre eginarazten badidate. Gomendatzekoa, nahiz eta urretik urrun dagoela iruditu. El libro […]

Irakurri

Komuneko paperean LII

0

Egiazkoak ziren umetako jolasak panpin buruak lego eta koloretako arkatzak. Marrazten genituen eguzkiek irribarre egin zuten eta kotxeekin jolasten ginen hegan egitera. Orain kotxeekin bizitza jokatzen dugu. Orain ez dugu medikutara jolasten, antibiotikoz anestesiatzen eta ronez itotzen garenean, arrastorik exotikoenak […]

Irakurri

Gaur hemen bezala

1

Eguberrien aurretik irakurri dut tarteka eta etenka Omar Cabezasen liburu hau: La montaña es algo más que una inmensa estepa verde. Nikaraguako sandinisten borroka gerrilariaz ari da, 80. hamarkada baino lehenago boterera iristeko egin ahaleginetan. Kontakizuna inpaktantea da, mendian ezkutuan […]

Irakurri

Juglarea, puta eta eroa. Eta gu.

0

Arratsaldez joan nintzen Donostiara. Banekien Santo Tomasak zirela baina ez Santo Tomasak hain jendetsuak izaten zirenik, ez eta txistor usaina beharrean pixa eta ardo usaina nagusitzen zenik ere. Demasa. Desfasa. Eta ni kafetegi baten bila, Antzoki Zaharrean antzerkia ikusi aurreko […]

Irakurri

Idazten segi nahi dut

0

Nire etxera jadanik iritsi da Olentzero. "Komuneko paperean idazten segi dezazun…" Bada bai, idazten jarraitu nahi dut. Komuneko paperean eta komunekoa ez denetan ere bai, oparitu didazun idazluma berriarekin. Pa!

Irakurri

Komuneko paperean LI

0

Oinutsik asfalto gainean          txingurri eta eltxorik gabe          gure terrenoan.   Eguzki diagonala          orri koadratuetan          itzalak etzaten.   Etxe atariko argia pizturik          bonbilari deskantsua noiz emango zain   Boligrafo urdinak idatzita ditu          barruan letra, poema […]

Irakurri

Putzuzuloko euskarastea09

1

Aurreko asteburuan izan zen euskararen inguruko zenbait ekitaldi Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan. Eta hara hemen 27zapatak egindako egun guztien kronika eta balorazio pertsonala. 1. Osteguneko (abenduak 11) hitzaldi tertuliya (30 lagun): Iñaki Arruti etorri zen Lasarteko esperientzia kontatzera eta euskaldunok […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA