Hilabetea: azaroa 2008

Komuneko paperean XLVII

2

Gure arropak gutaz kutsatzen dira eta horregatik sartzen ditugu labadoran. Eta horregatik labadorek bueltak ematen dituzte ezker eskuin arropei kontzientzia garbitu nahian detergentez, arropei kontzientzia goxatu nahian suabizantez. Eta guk labadorek bueltak nola ematen dituzten ikustean plazer hartzen dugunok gure […]

Irakurri

Kolonbiako indigenen testigantza

0

Astelehena ere iritsi dela eta hementxe gaurko putzuzulon antolatu deun hitzaldiya. Beti da interesgarriya lehen eskutik informaziyua jasotzia beraz gaur gonbidapena luzatua dakazue putzuzulora etortzeko eta kolonbian inguruan lehen eskutik hitzaldiya entzuteko. 19:00tan hasiko da hitzaldiya. eta ostegunian guatemalako emakumian […]

Irakurri

Komuneko paperean XLVI

1

Lasai doaz ibilian          White aveniun          koloretako tatuajeak   No Parking anytime dio          garajeak eta nik ere hala diot          banku honetan eserita.   Binaka pasatzen dira gehienak          banaka doazenei lotsagabeki begira.   One way diote kartelek […]

Irakurri

“Altxatu nahi dudan gona bat da mundua”

0

Aspaldian ez dut inolako liburu kritikarik idatzi hemen. Ez da izan liburuak irakurri bai baina kritikarik idatzi ez dudalako. Aspaldian liburuak esku artean hartu eta barneratu ezinean nabil. Gauean etxera iritsi, afaldu eta ohean irakurriko dudalakoan, ordu laurdenerako begiei zabalik […]

Irakurri

Hazia ernaltzen duen tanta

1

Disko berria atera dute zarauzko lagun handi hauek eta ezin hemen aipamenik egin gabe egon. 16 kantuz osatutako diskoa aurkeztu dute. Otsailean Oreretan grabatu zuten, Aritz "nuklear studio" eta Mikel Gordoren elkarlanaren bitartez. Fastcore edo hardcore azkarra egiten jarraitzen dute, […]

Irakurri

Ihesaz dekoratu genuen Arraioenea

0

Ohi bezala korbata jantzi, zutik jarri eta irratsaio berezia egiten aritu ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata, astiro eta amorruz. Asteazken honetan ihesaz aritu ginen, egunerokotasunaren zamak duen pisua arindu beharraz, aingurak askatu eta itsaso birjinen bila abiatzeaz altxor uhartearen […]

Irakurri

Komuneko paperean XLV

2

Amari eman nahi baina beti gerorako utziz eman ez dizkiodan muxu guztiak jasoko ditut ezkerreko poltsikoan. Maiteari eman nahi baina eman ezin izan dizkiodan muxuak jasoko ditut eskuineko poltsikoan. Eta eskuak poltsikoan sartuta irtengo naiz paseora niri eman nahi izan […]

Irakurri

Arraio maratoia igandean

0

Arraio Irratian irratsaioren bat egiten dugun guztiok Putzuzulo amets fabrikan elkartuko gara irrati maratoia egitera. Irratsaio bakoitzak ordu erdi bat izango du eta tartean Arraioenea ere izango da entzuleen belarriertxak taladratzeko gertu, Lizarriturri DJ doktorearen eta 27zapataren eskutik

Irakurri

27en kluba

2

Jimi Hendrix, Janis Joplin, Jim Morrison eta Kurt Cobain: 27en kluba. Rockak martiriak behar zituen eta 27 urte baino ez zituztela segadun agurea bidean gurutzatu zitzaien. Oraindik bizi direnentz galdetzen dute askok; eta edozein ekoizleren hortzak izerditan hasten dira euren […]

Irakurri

Tas tas emango dizut

0

Tarteka Tas Tas irrati librean kolaborazio ttiki bat egiteko hartu dut konpromisoa 121 Ahotsik gabekon ahotsa izeneko atalean. Eta hauxe da lehen aproba. Izango dira gehiago ere eta hementxe emango dut egindako lantxo guztien berri. Lehen lan hau entzun nahi […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA