Lainoak baino ez garenok

Imanol Epelde
0

Hegazkin baten kea
bezala da gure bizitza
lainoak baino ez garenok
zein dugu helmuga non sorrera

Gaur azken kontzertua dute ematekoa lagunmin ditudan lagunek Iraetan. Aste honetan jakin dut albistearen berri. Eta bertara joaterik izango ez badut ere ez nuen aipamenik egin gabe geratu nahi, sona handia izateko pretentsiorik gabe musika ederra eta goxoa egin dutelako. Lan bakarra argitaratu dute: Pitzaduretan barrena. Baina lan handia egin dute eta hori hor geratuko da betirako. Eta hemen, gure cd eta bihotzetan.
Mila esker!
 
Eta otoi, Julen eta Hodei, beste modu batera bada ere sindromeari eusteko asmoa agertu duzuenez, animorik beroenak zuei!!
Arren, ez geratu euren webgunea bisitatu gabe eta euren kantuak entzun gabe. Talde handi bat isilduko da gaur Euskal Herrian. Ez bedi luzerako izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA