Honela mintzatu zen

Imanol Epelde
0

Alua da mundua blogean irakurri nuen liburu honi (Camino de Los Angeles. John Fante) buruzko komentarioa eta gogoz hasi nintzen irakurtzen oporren ostean. Inoiz izan den pertsonaiarik kabroiena irudikatu nahian nabilelako aspaldian. Bai, badakit ez zaizkidala adibideak falta baina…

Ez zait nobela gehiegi gustatu baina liburuaren hasierako orriekin jotama geratu nintzen. Ikaragarriak iruditu zitzaizkidan. Onak. Izugarriak dira protagonistak, Nietzscheren jarraitzaile itsuak eta txatxuak egiten eta pentsatzen dituenak Honela mintzatu zen Zaratustra liburua besapean, bihotzpean hartuta. Eta bai, topatu dut liburuan tipo kabroi bat, baina pena ematen duen horietakoa, gizarajo bat azken finean, ez nazka eta ikusezintasuna sortzen duenetakoa.

Letzen segi beharko…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA