Komuneko paperean XXXIV

Imanol Epelde
0

Definizioek bidaiatzen dute denboran,

                                                espazioan.

Mozkortutako erantzunak zerbitzen dituen tabernaria da definizioa.

ez da berdina bizitzaren definizioa

            hemen,

            han

            eta

            hor.

Ez da berdina definizio bat

            gaur,

            atzo,

            bihar.

Egoaren hegoak astintzen ikusten dugun paisaiak definitzen gaitu, egiten gaitu.

Gure hitzen entziklopedia berritzen ari gara,

            azkeneko puntu eta apartea noiz jarriko.

 

Komuna definitzen saiatuko naiz ni

papera bukatu artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA