Mila pausuak prest

Imanol Epelde
2

Idatzi dut azkenean orain urtebete agindu zidaten lana. Pagoeta Mendizale Elkartearen 50 urteko historia biltzen duen liburua: 50 urte, mila pausu. Kostata, eskolako lanetik aparte jai egun, asteburu eta atseden egunetan egina. Harro nago eginaz, liburu ederra atera delako ustez. Ez dut neuk bakarrik egin, atzean Elkarteko lagun asko izan ditudalako laguntzen.
Ostegun honetan aurkeztuko dugu arratsaldeko 19:30etan, Zarauzko Udaleko batzar aretoan. Ez dut gustuko lekua -gero eta arrotzago sentitzen naiz ustezko herriko etxean-, eta inguruan izango ditudan argazkijaleak ere ez oso. Protagonistak 50 urte hauetan herrian herriarentzat eta herritik lanean benetan aritu direnak izatea nahi dudalako eta ez liburu hau egiteko diru laguntza eman dutenak soilik (ez al dira ba gure diruak horiek?!).

Ostegunekoa izango ahal da pausu bat gehiago beste hainbeste pausu egiteko!

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA