Irrati arraioaren arraiokeriak!

Imanol Epelde
0

Ostegunean ezin izan genuen irratsaioa nahi bezala egin. Ilusio osoz joan ginen Putzuzuloko estudiora baina oraingoan musikak ez zuen kantatu nahi izan. Ez sintoniarik, ez melodiarik, hitza soilik izan zen gure arma irratsaioa egiteko. Horregatik egin zen berezi atzoko irratsaioa ere: Lizarriturri DJ doktoreak musika utzi eta mikrofonoa hartu zuen eta askotan bisitan etortzen zaigun Zapelaitzari ere mikroa luzatu genion eta hirurok aritu ginen 10ak iritsi artean hizketan. Tetra brikez dekoratutako Arraio Enean egi bila. Mozkor.

Saioa entzun nahi duzuela? EGIN KLIK HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA