SKT Sekuentziaren azkena

Imanol Epelde
0

Hauxe da SKT Sekuentzian prestatu dugun azken kantua. Pausoz pausorako prestatu genuen, urola kostan bi urtez behin presoen eskubideen alde Zarauztik Azkoitira egiten den ibilaldirako. Orain hilabete batzuk eskatu ziguten kantua eta guk orain hilabete edo egin genuen. Asteburu honetan izan den arren ibilaldia, guk orain jarriko dugu hemen, zuen gozagarri.

Kantua entzuteko K(I)LIKATU HEMEN!

Hala ere, bi komentario:

  • asko kosta zitzaigula kantuaren letra egiten, presoen eskubideen inguruan beti-betikotik ezer berria esaten asmatzea zaila egin zitzaigulako. Baina gustu eta maitasun handiz egin genuen, ibilaldi baten neurriko kantua
  • hurrengoan idatziko dut lasaiago baina SKT Sekuentzian 5 izatetik 3 izatera pasako gara laster. Eta bostok joko dugun azken kontzertua maiatzaren 30ean izango da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA