Hilabetea: otsaila 2008

Haizerik ez badabil

0

Notizi tristea gaurkoa: DUT musika taldea desegin egin da! Egia esan, minbizi luuze baten modukoa izan da azkena. Aspaldian enterratu nituelako panorama musikaletik. Uste nuelako aspaldian utzi ziotela elkarrekin jotzeari. Baina itxuraz, elkartzen ziren, bizirik zegoen proiektua, taldea. Gaur arte. […]

Irakurri

Komuneko paperean XV

2

Etzan negarrik egin. Ez, maitea. Ez din merezi. Egunero prostituitzen den mundu honek ez din malkorik merezi. Ez errukirik.   Emaion beste trago bat whisky merke honi. Eta kantuan egingo dinagu; begiratua gorantz baina ez harrokeriaz.  Astiro-astiro, labana bat eskuan, […]

Irakurri

Kuriosoa da itzala!

0

Bertsolari idazle batek liburua argitaratu zuenean aitortu zuen Paco Ignacio Taiboren irakurle amorratua zela. Ordutik eduki dut bere libururen bat irakurtzeko gogoa. Eta 2008ko lehen egunei ohostu (edo erregalatu?) dizkiet ordu batzuk Sombra de la sombra irakurtzeko. Gustura irakurri dut […]

Irakurri

Arraioeneak barkamena eskatu zuenekoa

0

Barkamenaren soineko tarratatuz dekoratu genueneko irratsaioa dakarkizuegu gaurkoan, ilbeltzaren azken egunean. Entzuteko  EGIN KLIK HEMEN!!! Maite zaitut esatea bezain zaila da barkamena eskatzea. Barkamena eskatzea seguruenera, garen bezalakoak aitortzea delako. Halakoxeak garelako: inbidiosoak, zitalak batzutan, koldarrak bestetan. Barkatzen jakitea, seguruenera […]

Irakurri

Komuneko paperean XIV

2

Tren zaharraren gurpil herdoilduak jarri dira martxan. Hasieran poliki, gero kriston martxan, abalantxan. Leihotik paisaia gero eta aldakorragoari egon naiz so; tunel batetara heldu garen arte. Ez dakit tunel amaieran ikusi dudan argia tunelaren amaierarena zen ala bizitzaren amaierarena:             […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA