Hilabetea: otsaila 2008

Komuneko paperean XVIII

0

Eta zuek, zuek jaten al dituzue muskirak ezkutuan, iheska. Zuek, nik bezala, ez al diozue igogailuari antsietatez itxaroten, egun osoa sudurrak garbitzeko desiratzen egon eta gero. Badakizue, muskirak ez dira jendaurrean jateko! Eta zuek, nire antzera, ez al diozue tentazioari […]

Irakurri

Zapata zikinak

0

21ean bete nituen 27 + 4 urte. Ostiralean ospatu. Gaueko 12ak arte. Ze hortik aurrerakoaz ez naiz sobera gogoratzen. Ondorengo egunetan freskatu didate batzuk memoria irribarre salatariz: kamiseta kenduta ibili omen nintzen, eta bueno, gehiago ez dut entzun nahi izan. […]

Irakurri

Periodikua leitzen dute

0

Horregatik ez ziren izan aurreko ostegunean Egunkariaren aldeko elkarretaratzean herritar eta herri ordezkari asko. Periodikua leitzen dutelako. Itxi zuten egun berean ere periodikuarekin gosaldu zuten, eta hurrengo egunean Egunkariaren itxieraz periodikuak informatu zituen, eta gosaltzen segitzen dute periodikuarekin. Haientzat periodikua […]

Irakurri

Falta ziren

2

Falta zen goizetan malekoiko buelta eguzkiari emana egiten duen emakume beltzarana, falta zen elektroiei autopistak zabaltzen ibiltzen den elektrizista urduria, falta Uan matxinsaltoka aritzen den gazte ile horia. Falta zen inoiz ekuazio matematikorik ateratzen ez zaion ikasle gaztea, falta igandero […]

Irakurri

Denbora ari du

0

Eta nik ostegunean beteko ditut 27. 27 gehi lau. Hain justu Arraioenea irratsaioa egiten dugun egun berean. Badut efemeridea ostegunerako. Eta mintzatuko naiz denboraz, eta musikatuko du denbora Lizarriturri DJ doktoreak,  eta egingo dugu bidaia iraganera, etorkizunera, orainari zirriak egiten […]

Irakurri

Komuneko paperean XVII

5

Banoa mundu honetatik bota egiten nauzuelako, botalarria sortzen didazuelako. Ni banoa hemendik, zuen artetik, nire artera biltzera. Agur, adio, banoa. Ni banoa. Ez, ez dizuet ezer gehiago emango bueltan nazka eta negargura baino ez baitidazue ematen. Lagun uste halakoa har […]

Irakurri

Arraioenea maitasunez dekoratu genuenekoa

2

No time for love esaten genuen orain gutxi. No time for love diogu oraindik. Garai hauetan, ordea, inoiz baino beharrezkoagoa da maite dugun horri maite dugula esatea. Horretaz aritzeko azaroan grabatu genuen Arraioeneako irratsaioaren zati bat erreskatatu dugu. Ez da […]

Irakurri

No time for love

2

The is no time for love in the basque country, please extend the solidarityEz dago maitasunerako aukerarik Euskal Herrian, zabaldu elkartasunaNo hay tiempo para el amor en el Pais Vasco, extiende la solidaridad.

Irakurri

Komuneko paperean XVI

4

Euri bonbardaketa ganbarako leiho bakarrean. Tan! Tan! Tan! Tan! Bakan, tanto bakoitza bere tantoa markatuz. Negarrez ari da Jainkoa. Bazuen garaia! Harritzen, larritzen naiz urte osoan egunero-egunero egiten ez duelako: negar. Ez dut ulertzen euriarekin nola irteten den jendea aterkiarekin […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA