Hilabetea: abendua 2007

Bizi gera!

0

Eguberrietako erregelaua hemen zuentzat. Aspaldi grabatu genuen eta harrotasunez erakusten dugu orain. 3 minutuko laburmetraileten txapelketa batean parte hartzeko egin genuen. Hiru minututik pasa ginen eta ez gintuzten onartu. Baina blogarik uzten digu jartzen eta hemen zuen gozagarri!

Irakurri

Komuneko paperean XI

0

Gutxitan garbitzen dut komuna eta hortzak garbitzen ditudan bakanetan, ispilua koadro bilakatzen dut                         hagin ahulen odol markak utziz nonahi.   Pixa barrura egitea lan nekeza da                         eta baldosa ilunek hori arrastoak disimulatzen badituzte ere                         ez dago usaina […]

Irakurri

Bakardadez dekoratutako Arraioenea

0

Azaroaren 15a zen, abandonatu egin ninduen doktoreak eta nik irratsaioa bakar-bakarrik egin behar izan nuen. Eta bakardadez dekoratu nuen Arraioenea, eta bakardadeari buruz aritu nintzen. Bakardadearen soineko tarratatuak eta soineko ederrak jantzi nituen, biak, bakardadeak bi aurpegi dituelako. Bakardadea izan […]

Irakurri

Luzea da bidea

4

Eta motza geratzen zaidan denbora. Pagoeta mendizale elkarteak 50 urte betetzen dituela eta hor ari naiz 50 urteko historia eta hori baino lehenagoko kontuak biltzen. Siesta ere ez dut lasai egiten mendiak, mendizaletasunak eta Pagoetak obsenionatuta. Hurrengo astean entregatu behar […]

Irakurri

Txorimalo baten gogoetak igande arratsalde batean

0

Otsaileko gau hotzetan bilutsik sentitzen naiz, hutsik, defentsarik gabe. Azenario bat AEBen tanke baten aurrean bezain defentsarik gabea, errukarri. Eta zuen etxeetako epela inbidiaz irudikatzen dut: estufa ondoko goxoa, baratzuri zoparen beroa eztarrian behera, etxeko zapatila jantzi berrien satisfazioa. Zuek […]

Irakurri

Komuneko paperean X

0

Jendeak basura ateratzen du                    de ocho a doce   jendeak txakurra paseatzen du gero                    edo lagun bat                    edo bere burua.   Jendea etxera joaten da gero                    eta ikusten du Goenkale Jendeak power sakatzen du telebista eta […]

Irakurri

Errare humanun est

1

Bada denbora Oiartzungo Goiko Eskolara joan ginela. Antzerki bat zen ikusgai besteak beste: “Errare humanun est”. Tituluak erakarrita joan ginen, baina ez horrek bakarrik. Entzun nuelako (ez dakit egia den gezurra den baina) obra hori antzeztu zuen antzezlea mediku izana […]

Irakurri

Denbora bila irteteko denbora behar da

0

Jack Kerouacen On the road nobelaren azkenetan Dean liburuko protagonistetako batek Marcel Proust irakurtzen ari dela dio, estasiaturik. “Ikaragarria duk kaka hau” eta horrelakoak esanez. Etxean begiratu nuen Marcel Prousten zerbait banuen: Por el camino de Swann o en busca […]

Irakurri

Komuneko paperean IX

2

Katu bat, katu beltz bat gau beltz bateko goizeko ordu bietan. Bele kaleko basura kontainerrean jan bila. Yogur de fresa ez zaio gustatu, baina ai! Nola zurrupatzen zuen, nola milizkatzen Pascual izeneko tetra brik batetatik eroritako esne hura! Kontainer barrura […]

Irakurri

Banator

2

Hartu dut arnas. Dutxatu dut barrua. Hustu ditut kaikuak, sexu jolasa gehiago nahi eta ezin izateraino. Hilabete bat dut aurrean. Herriko mendizale elkarte bati buruzko liburua agindu zidaten eta urte amaierarako amaitua nahi nuke; gelditzen zaizkit elkarrizketa batzuk egiteko, artxiboak […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA