Arraio maratoia igandean

Imanol Epelde
0

Putzuzulo amets fabrikak bi urte bete zituen asteartean. Eta nolako bi urte! Zorionak denoi, lagunarte ederra osatu dugulako eta mundu hobexeagoa lortzeko bidea egiten ari garelako, gure etxetik hasita. Bi astez ekitaldi mordoa izan dira  gaztetxean. Eta igandean amaituko da urteurreneko ekitaldi zikloa. Zerekin eta Arraio irratiko irratsaio guztien maratoiarekin! Igandean 5etatik aurrera bertan izango gara arraio kide guztiok. Eta Arraioenea irratsaioa, inoiz ez bezala, Putzuzuloz dekoratuko dugu. Gustu baduzue azaldu eta bestela zintzilikatuko dugu astelehenean blog honetan.
Aupa Putzuzulo!
Aupa Arraio!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA