Hilabetea: urria 2007

Loriak udan ihintza bezala (SKT SEKUENTZIA)

0

Kantu berri bat egiten ari ginela esan nuen aurrekoan. Hemen duzue. Xabier Izagaren poema liburutik hartutako testua du kantuak. Hemen duzue. Ilusioz, amorruz eta maitasunez egindako kantua da. Oraindik guztiz itxi gabe badago ere kantua, ideia bat egiteko balioko dizue. […]

Irakurri

Komuneko paperean II

2

Ez dut gehiago idatziko orri kuadrakilatuetan, hitzak taulatan gelditzen zaizkit preso                    istorio makabroak marraztuz                             zelai kalkulatuegitan.

Irakurri

Pelikula batzuk ez dira bakarrik ikusteko

1

>Arrebak esan zidan ez joateko, amerikanada bat izango zela eta ez joateko, ikusi zuela trailerra eta ez joateko. Eta badakizue zer egin nuen? Joan. Eta ikusi egin nuen. Polizi pelikula da, nahikoa mantso egiten du aurrera eta ez du hainbeste […]

Irakurri

Komuneko paperean I

0

Komunean eta komuneko paperean             idatziak komunean irakurtzeko.   Ibiltzen ikastea bezain inportantea delako             ipurdia garbitzen ikastea eta ibiltzen erakustea bezain inportantea             ipurdia garbitzen erakustea.   Irakur itzazue marrazkiok             hainbeste desiratuta iristen den             kaka saio             […]

Irakurri

Santa Barbaraz dekoratutako Arraioenea

0

Ostegunean mikroak eta platoak hartu eta irratsaioa Zarauzko Santa Barbaratik egin genuen Lizarriturri dj doktoreak eta 27zapatak. Musika ona lagun efemeridade, agenda, berri eta poesiaz jantzi nahi izan genuen Arraioenea. Gusto baduzue, hemen.

Irakurri

SKT Sekuentzia Bergaran

5

Igande honetan itzuliko gara taula gainera. Non eta Bergaran, Kilometroak egunean. Mimo handiz prestatutako kontzertua izango da, hainbeste hilabetez jendaurrean aritu gabe egon ostean. Gusto baduzue, Labegaraieta gunean eguerdiko 12ak aldean han izango gara bizitzaren sekuentziak musikatzen.

Irakurri

Kolore bakarreko bidaiak gureak

0

Bartzelonara gindoazen. Autobusez. Dozena bat lagun ginen. Antzerki bat egitera gindoazen. Umore betean. Kantuan. Barrezka. Txoferrak pelikula bat jarri zuen arte. Eta gu, guztiz ez bazen ere, isiltasun elizakora errenditu ginen, pelikulako musika eta gidoi bakarrera. Zenbait bidaiari ere kexuka […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA