Misterioa gehiago

Imanol Epelde
0

Atzo (astelehenean) izan ginen Sautrelako 200. programa zelebratzeko ospakizunean. Tabakaleran. Hasier Etxeberriaren blogean gonbidapena ikusi eta apuntatu ginen. Ordutik, atzoko eguna ilusio eta urduritasun bereziz bizi izan dut. Nolakoa ote da idazle jendea, errealitatea begi zorrotzez erretratatzen duten horien lagunartea. Sentitu izan naiz oso txiki zenbait idazleren ondoan. Ezer idazteko eta esateko akonplejatzeraino. Kaka zuentzat. Baina sentitu izan naiz loriatua eta lagun, zenbait idazle handi baina ez rekonozituen abaroan. Maite zaituztet zuek.

Urduri joan ginen Tabakalerara. Zer topatuko. Eta azkenean ez zen ezer berezia izan hangoa. Sarrera hitzaldi melosoaren ondotik propio dekoratutako Tabakalerako gelan pikatu ahal izan genuen jaki goxorik eta edan ardo onik. Tripa 30 minututan bete eta joan ginen irribartsu, hasierako preokupazio aurpegirik gabe.

Eta egia esan behar bada, han zegoen jende askorik ez nuen ezagutu. Bertso mundutik nator ni eta bertsolariak ezagutzea gauza erraza da. Ez ordea idazleak. Eta zin dagit bertsolari eta bertsozaleek bezainbeste edo bezain gutxi edan eta jaten dutela idazle eta idazlezaleek ere. Edo literatura zaleek esan behar nuke?

Ahaztu gabe zorionak Sautrela egiten ari zareten guztioi. Asteroko dosi goxoa ematen jarri dezazuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA