Komuneko paperean IV

Imanol Epelde
3

Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen

Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen

eta ilargi muturrean zintzilikatu.

Gereziek hartu zituzten kaleak orduan

                bals baten erritmora.

Udareak suizidatu egin ziren dantzatzen ez zekitelako

eta laranjek,

iraultza,

iraultza aldarrikatuz marrubizko barrikadak muntatu zituzten

zuku makinen kontra.

Bazen platano eta meloiak larrutan harrapatu zituenik,

edo behatza sartzen kiwiak.

Autopistetan sagarrek egiten zituzten karrerak,

                melokotoiek irabazten zituzten karrerak.

Orduan, estatu kolpea jo zuten tabako belarrek eta kostokrazia ezarri.

Kexu ziren perretxiko aluzinojenoek

                erbestera egin zuten ihes,

                fantasia guztiak bideak utziz,

                arrastaka.

Aralarko ardiak aspermenez ito ziren berehala

                neguko elurretan.

Eta San Migelen kateak harturik

                zerua eskalatu zuten eguzkiari kuleroak garbitu

                eta gauzak lehenera itzultzeko.

Eguzkiak ez du dutxarik hartu harrezkero

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA