Iristen ez denean

Imanol Epelde
0

izan ginen uda aurretik Jose Antonio Sistiagaren film erakusketa ikusten. Ulertu ez genuen (edo hitz egin dezadan singularrean) edo ez nuen apenas ezer ulertu baina gustatu, gustatu zitzaidan. Orduan, bitxia izan zen erakusketara familiarekin joatea: ama, aita eta gure anaia txikiarekin. Gustora ibili nintzen anaia txikiarekin “…ere erera baleibu izik subua aruaren” pelikulako irudi gainean itzalak marrazten gorputz koreografiekin.

Oraingoan berriz Julian Schabanelen lanak ikustera joan gara lagun bat eta ni. Eta oraingoa ere ez dut ulertu eta ez zait gustatu ere egin. Pintura egilerik sonatu edo famatuena zergatik den gustura jakingo nuke, norbait esplikatzeko prest egongo balitz. Bestela, bisita gidatuak noiz izaten diren aurreikusten hasi beharra dagoela iruditzen zait Tabakalerako lanak ikusteko. Eta ulertzeko. Ulertu beharrik ez dagoen arren disfrutatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA