Terminator polimeroa: “bizidun” (euskal) material sintetikoa
Polimero naturalak edonon aurki ditzakegu, gure larruazalean adibidez, eta era berean, polimero sintetikoak ere nonahi daude egun. Polimero naturalak, larruazala adibidez, ebakitzerakoan, berez sendatzeko edo konpontzeko gai dira, baina hauek ez bezala, polimero sintetikoek ez daukate ahalmen hori. Edo, hobe esanda, ez zeukaten, zeren Donostiako CIDETEC zentroko ikertzaileek aurkitu duten polimero bat berez konpondu baitaiteke, kanpoko laguntzarik gabe. Begira bideo...
Read MoreIm Dong-Hyun: arkulari itsuaren munduko errekorra
Joko Olinpikoen garaian gaudenez (neguko Joko Olinpikoak, bai, baina Joko Olinpikoak azken finean), logika apurtzen duen kirolari olinpiko batez ariko gara oraingoan. 2.012ko Londresko Joko Olinpikoetan Im Dong-Hyum arkulari korearrak jokoetako lehen munduko errekorra gainditu zuen: 72 fletxekin 699 puntu lortu zituen. Aurreko munduko errekorra, hiru puntugatik hautsi berri zuena, gainera, berea zuen ere. Hau nahikoa ez balitz, bere bi taldekideekin batera taldekako munduko errekorra...
Read MoreAlexandriako Hero: bi mila urtedun lurrun makina eta “vending” makina
Blog honetan (estreinako sarreran) aipatu genuen antzinako greziarrek erdietsitako aurrerapen zientifiko eta teknikoek Historiari buruz daukagun ustezko ezagutza ugari zalantzan jartzen dituztela: zehazki, Antykitherako Mekanismoa bezala ezagutua den gailuak, Berpizkunde garaikoak ziren aurkikuntzak K.a. I. mendean jada ezagunak zirela frogatzen digu. Oraingoan, Alexandriako Heroren eskutik, beste antzinako greziarren beste asmakizun batzuk ekarriko ditugu, Anykitherako Mekanismoa...
Read MoreOuija taula: ideomotor efektua
Gutariko askok egingo zuen noizbait (nerabezaroan batik bat): lagun talde bat biltzen da kandelez argitutako gela ilun batean ouija taula baten inguruan eta honen gainean edalontzi bat edo antzeko zerbait jartzen da erakusle bezala erabiltzeko; taldekide bakoitzak atzamar bat jartzen du erakuslearen gainean eta espirituei galdera bat egiten diete; erakuslea ouijan zehar mugitzen hasten da espirituaren erantzunak emanez, nonbait. Arrazionalista edota adimentsu den edonork ez du ontzat...
Read More
Iruzkin berriak