Mamuak, etxe sorginduak eta antzekoak, zer ote dira?
Aste honetan Defuntuen Eguna datorrenez, mamuen balizko azalpen batzuri buruz ariko gara. Aurretik bihoa: ez gara eztabaida metafisikotan sartuko, heriotza ondoreko bizitza badagoen edo ez eta horrelakoetan, baizik eta mamu bat “ikusi” duela ziurtatzen duenak, benetan zer ikusi duen azaltzen saiatzen baizik. Kasu hauetarako azalpen zabalena edo ugariena iruzurra izango da, jakina. Mamuak ikusi dituela edo izpirituekin komunikatzeko gai dela ziurtatzen duenak, ia beti etekin ekonomiko...
Read MoreVoynich eskuizkribua: liburu ulertezina
1912. urtean Erromako jesulagunen Colegio Romanon (egungo Unibertsitate Gregorianoan) diruz eskas omen zebiltzan, eta mendeetan zehar bildutako ondasunetako batzuk erdi ezkutuan saltzea erabaki zuten. Wilfrid Voynich izeneko bildumazale batek liburutegiko 30 ale erosi zizkien. Hauen artean egun bere izena daraman eskuizkribua, orduan ezagutzera eman zena eta oraindik gaur egun ezagutzen dutenen kuriositatea eta irudimena pizten dituen liburu bitxietan bitxia. Voynich eskuizkribua pergaminozko...
Read MoreMichelle Funk: ordu bat baino gehiago ur izoztuetan murgilduta
Guk, gizon-emakume arruntok, minutu erdi eta minutu bat artean gutxi gora-behera eutsi diezaiokegu arnasari urpean. Ongi trebatutako igerilariek bi eta hiru minutu ere eutsi diezaiokete. Perla arrantzale japoniarrak sei eta zazpi minutura heltzen dira, eta munduko errekorra bederatzi minututan dago, murgildu aurretik oxigenoa hartu gabe. Ordu erdiz oxigenoa hartu eta gero murgilduz, errekorra hogeita bi minutura heldu da duela gutxi. 1986 urtean oxigenorik gabe bizirauteko gaitasunari buruz...
Read MoreGiza-berogailu budistak
Pop kulturaren edo New Age modaren eraginez, guztiok entzun dugu noizbait moje budistek meditazioaren bidez erdiets ditzaketen mirarien berri. Gu bezalako sineskaitzentzat halako zurrumurru eta kondairek beti iruzurren antza hartzen dute, edo sekta edo antzeko zerbaiten propaganda (ustez erakargarri) baten susmoa: zoko bakarti eta ezkutatu batean, Mendebaldeko pentsamolde arrazionalistatik urrun, bilakatzen ari den mendetako sekretu bat jakinaraziko zaigu, gure begien aurrean eta gure...
Read MoreHolandar Hegalariaren elezaharraren egia
Lasai: nahiz eta mamuak eta elezaharrak aipatu izenburuan, ez dugu Iker Jiménez eta antzekoen ildotik jarraitzeko inolako asmorik, kontrakoa baizik. Hauek mamu, izpiritu edo martetarrei leporatzen dizkiete fenomeno (edo iruzur) ugari, eta guk fenomeno horiek azalpen zientifiko eta arrazional erraz bat daukatela gogoratu nahi dugu. XVII. mendetik hasita eta orain dela gutxira arte, “Holandar Hegalariari” buruzko elezaharrak kontatu dituzte marinelek. Holandar Hegalari hau ustezko mamu...
Read MoreBagdadeko pilak
Egun Bagdad, Irakeko hiriburua, ez dago munduko bidaia agentzien eskaintzen ezta turisten helburuen artean, guztiok ezagutzen ditugun arrazoiengatik; baina guztiok badakigu ere egungo Irakeko lurrak mendeetan zehar zibilizazioen jaioterri eta iturri izan direla eta bertan aurkitu direla garai askotako aztarna arkeologiko garrantzitsuenetarikoak. Horregatik, Bagdadeko Nazio Museora bidaiatxo bat interesgarria gerta daiteke … museoak oraindik zutik badirau (antza denez, bai, zutik...
Read MoreHenrietta Lacks andrearen zelula hilezkorrak
Henrietta Lacks izeneko andrea umetokiko minbizi batek jota hil egin zen 1951n, baina bere gorputzetik baimenik gabe eta jakinarazi gabe erauzitako zelulek egundaino bizirik eta ugaltzen diraute, eta azken hamarkadetako biologia eta medikuntza ikerketetan funtsezko lanabes izan dira. Henrietta Lacks Baltimore hiriko Turner Station izeneko auzo txiro batean bizi zen arraza beltzeko emakumea zen. Hogeita hamar urte zituela eta bere bosgarren seme-alaba erditu ondoren, odol jario handiak eta...
Read More
Iruzkin berriak