Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan?
Municheko unibertsitatean, 1992. urtean, antzinako zibilizazioetan kontsumitzen ziren drogei buruzko ikerketa zabal bat egiten hasi ziren. Ikerketa honen barruan, Svetla Balabanova doktorearen laguntza eskatu zuten, Ulmeko unibertsitateko toxikologoa, giza gorputzetan drogen aztarnak bilatzeko metodo berriztatzaile batzuen asmatzailea. Balabanova doktoreak Munichko museoan gordeta zegoen 21. Dinastiako momia bat aztertu zuen, Henut-Tawy, Bi Lurraldeetako Andrearen momia hain zuzen ere....
Read MoreBen Underwood, giza-sonarra
Ezer baino lehen zera esan beharra dago: sarrera honen protagonista, Ben Underwood, 2009ko urtarrilean hil zen, hamazazpi urte oraindik bete gabe zituela. Hau dela eta, artikuluaren tonua ez da miresmenekoa soilik izango eta mutil gazte baten heriotzak (hain hurbilak gainera) eragiten duen doluaz nahastuko da nahi eta ez. Californiako Riverside hirian jaioa zen Ben, 1992an, eta txikitandik futbolean eta saskibaloian jolasten zuen, zuhaitzetara igotzen zen, patinetan eta skatean ibiltzen zen...
Read MoreAntikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua.
Greziako Antikythera irlako uretan, 1900. urtean, belaki arrantzaleen talde batek hogei mende lehenago hondoratutako itsasontzi baten aztarnak aurkitu zituen. Bertatik brontze nahiz marmolezko estatuak, zeramikazko eta beirazko ontziak, txanponak, bitxiak…. atera zituzten eta Greziako Arkeologia Museora bidali. Guzti hauen artean herdoildutako erloju baten hondakinak ziruditenak zihoazen, baina Arkeologia Museoan ez zieten jaramon handirik egin, garai desberdin bateko hondakinak zirela...
Read More
Iruzkin berriak