Hasiera »
3000 kilometro eta hamaika istorio - Glasgow-Bucarest
Aitor Agirrezabalaga (1985, Donostia)
Glasgowtik Derryra hegazkinez joango naiz. Handik Dublinera autostopean. Hegazkina hartu eta Kroaziara, handik autostopean berriz, nolabait Errumaniara heltzeko asmoz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Txope(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria
2010-09-13 // Errumania, Euskal Herria // 6 iruzkin
Atzo berandu xamar, gaueko hamabiak pasata, eta oso nekatuta iritsi nintzen etxera. Horregatik, ez nuen izan idazteko ez denborarik, ezta gogo askorik ere izan. Sentitzen dut norbait nire azken egunaren egon bazen. Herenegun goizeko bederatzietan esnatu ginen Bucaresteko ostatuan eta bertan gosaltzen ari ginela aireportura taxian joango ginela erabaki genuen. Bucaresten bi aireportu daude, baina gurea, hegazkin konpania merke batekin gindoazenez, urrutien zegoen. Hala ere, ordu erdi ere ez genuen behar izan bertaratzeko. Hegaldia...
Jarraitu irakurtzen27. eguna: Bucarest, Errumania
2010-09-11 // Errumania // 4 iruzkin
27 egun pasa ondoren Bucaresten nago, helmugara iritsi naiz eta garaiz gainera. Lagunek bazekiten biharko nuela Madrilerako hegaldia eta nire bidaia berdina egitea erabaki zuten. Horregatik, gaurkoa izan da inguru honetan pasatzen dugun azken eguna. Bederatzietarako esnatu gara Errumaniako hiriburuaren toki ikusgarri eta garrantzitsuenak bisitatzeko asmoarekin. Ostatuan eman dizkiguten hiriko mapak ikusi eta gure tourra prestatu dugu. Lehenengo geldialdia ostatutik gertu dagoen museo militarrean izan da. Museoan Errumaniako historia antzinatik...
Jarraitu irakurtzen26. eguna: Neptun, Errumania – Bucarest Errumania (Bucarest Express)
2010-09-10 // Errumania // 2 iruzkin
A ze eguna gaurkoa! Zapore guztiz gazi-gozoa. “Bucarest Express” esperientzia bikaina bezain zaila izan da. Hasieratik hasiko naiz: Goizeko bederatzietan genuen esnatzeko ordua, baina aurretik abentura itzela genuenez, minutu batzuk lehenago denok esnatu gara. Kanpina jaso eta motxilak prestatzean txapelketak lehen berria ekarri digu. Xabierrek parte ez hartzea erabaki du. Oraindik hasi gabe eta, geratzen ginen lauak garaipenetik gertuago gaude lehen orduko bajaren ondorioz. Neptunetik Constantara dauden 42 km egiten ordu bete inguru pasa...
Jarraitu irakurtzen25. eguna: Neptun, Errumania
2010-09-09 // Errumania // Iruzkinik ez
Egun lasaia izan dugu gaur. Atzo gaua uste genuena baino gehiago luzatu zen eta horregatik patxadaz esnatu gara, inongo presarik gabe. Neptun hobeto ezagutzeko eta bertako hondartzan egoteko erabili dugu eguna. Dena den, gaurko eguna kontatzen bart gauetik hasi behar dudala uste dut. Atzo gauean ikaragarrizko barbakoa egin ostean kanpineko egurrezko mahaietan geratu ginen garagardo batzuk hartzen. Nahiz eta inork ez aipatu, gure artean nabari zen gorputzek martxa pixka bat behar zutela. Kanpineko garagardoak amaitu genituenean Neptuneko gau...
Jarraitu irakurtzen24. eguna: Vama Veche, Errumania- Neptun, Errumania
2010-09-08 // Errumania // Iruzkinik ez
Gaur ere Vama Vechen esnatu gara. Bertako supermerkatuan gosaria erosi dugu eta honen ostean hondartzan bazkaldu dugu lasaitasunean. Badirudi leku honetan denbora pasatzen ez dela, hondartza honek benetan markatu nauela esan dezaket. Gosaldu eta gero kanpinak eta gure gauzak jaso eta autoan sartu gara Bulgariara bidean. Bart denon artean hitz egin ondoren, nahiz eta Vama Veche asko gustatu, behin etxetik horren urruti egonda, beste lekuren bat ere ikustea egokia zela pentsatu genuen. Sofiako ostatuko langileetako batek, inguruko bulgariar...
Jarraitu irakurtzen23. eguna: Vama Veche, Errumania
2010-09-07 // Errumania // 2 iruzkin
Vama Vechek harritu egin nau. Ez soilik urte erdi baino gehiagoz ikusi ez dudan jendearekin batu naizelako, baita bertan arnasten den sintonia Hippy “flower power”-agatik ere. Atzo hondartzara iritsi nintzanean, ezin nuen sinetsi ikusten nuena, hondarretan bertan ehunka kanpin denda zeuden. Han eta hemen, suak eta euren inguruan gitarra, tinbalak edota armonika jotzen festan zebilen jendea. Gainera, nahiz eta iluntzen hasia egon egiten zuen beroagatik oraindik ere biluzik zebilen jendea zegoen. Nire ezjakintasunaren ondorioz, horrelako...
Jarraitu irakurtzen22. eguna: Sunny Beach, Bulgaria – Vama Veche, Errumania
2010-09-06 // Bulgaria, Errumania // 4 iruzkin
Beste herrialde batean nago, Errumanian. Hori gutxi balitz, Euskal Herriko lau lagun izango ditut nire abenturaren bukaeran lagunkide. Orain arte bizitakoagatik eta lagunekin bat egiteko ilusioz, pozez beteta atera beharko nintzen Sunny Beachetik gaur goizean, baina Ivan lagun bulgariarra atzean uzteak sentimendu kontraesankorrak utzi dizkit. Dena den, Ivanek resortaren kanpoalderaino lagundu dit oinez eta elkarri zorte ona opaz batak besteari agur esan diogu. Nik Errumaniara iritsi behar nuen, berak ordea bi egun gehiago bertan pasa ostean...
Jarraitu irakurtzen21. eguna: Burgas, Bulgaria – Sunny Beach, Bulgaria
2010-09-05 // Bulgaria // 6 iruzkin
Gaur egun ona izan dut. Bidaia ondo joateaz gain emailez berri eder bat jaso baitut. Nire nondik-norakoen berri duten koadrilako bost lagunek, euren oporrak Errumaniako kostan igaroko dituzte. Sorpresa eman nahiean ez didatela lehenago komunikatu baina bihar bertan Constantara, Errumaniako kostako hiri garrantzitsuenetakora, iritsiko omen dira. Hau da hau! Ez nekien Bucarestera nondik joan, baina orain lehendabizi lagunekin elkartu eta abenturaren zati bihurtuko ditut. Atzo bezala, goizean, Dechorekin eta Anarekin batera esnatu eta gosaldu...
Jarraitu irakurtzen20. eguna: Burgas, Bulgaria
2010-09-04 // Bulgaria // Iruzkinik ez
Erlaxazio eguna gaurkoa Burgasen. Goizean lasai, hamarretarako esnatu gara. Dechok, Anak, Ivanek eta lauok batera gosaldu dugu. Gosari bulgariarrak, lutenitsa izeneko tomate zopaz aparte, entsalada eta jogurta du. Decho, 11:00etarako lanera joan da eta gu berriz hondartzara. Hondartza ikaragarri luzea du Burgasek. Bertan turistentzat leku perfektuan jarritako jatetxe, taberna eta diskotekak daude. Harea nahiko beltza da eta itsasoan ez dago olatu bat bera ere; imajinatzen dut, Itsaso Beltza ia laku itxi bat izatearen ondorioa izango dela azken...
Jarraitu irakurtzen19. eguna: Gudevica, Bulgaria – Burgas, Bulgaria
2010-09-03 // Bulgaria // Iruzkinik ez
Egun gogorra eta gero, Itsaso Beltzeko ura ukitu dut gaur. Bidaia luzea izan da, baina Burgasen nago. Ivanekin bere lagun Decho eta honen neska Anaren apartamentu berrian lo egingo dut gainera. Aldaketa handia izan da duela 30 urte bezala bizi diren Gudevica atzean utzi eta Bulgariako kostak duen hiri handienetako batera iristea. Bart gaueko festaren ondorioak gaur goizean iritsi dira. Goizeko zortzietan mundu guztia jaikita zebilen motxilak egin eta etxea txukuntzen. Zortzi eta erdietarako autoan nago Teodor, Lora eta… bai! Ivanekin!...
Jarraitu irakurtzen