Denbora da poligrafo bakarra.
Bizitzako zikloan murgilduta bizi gara. Itsututa edo ez, beti ere norberaren erabakien arabera. Dena den, biologian jaio, ernaldu, hil erakusten diguten bezela, psikologian dena konplexuago marrazten digute. Kotxean, lehiatila jaitsita dudalarik, musika topera, psikologian ikasitakoaren gainetik niretzat bizitzako paradigmak zer esan nahi duen galdetzen ari natzaio neure buruari. Ikasteko presa daukat eta … denbora da poligrafo bakarra… beste dena aieru… ikasteko presa...
Read MoreZergaitik militatzen duzu?
Ze politta den urteak betetzea!! Opariak jasotzeaz gain, egun berean urte osoan jasoko ez dudan begirada jaso nuen. Urtarrilaren 29a. Telefono deia. Dagoeneko, argi dago zertaz hitz egiten dugun soilik, ezta? Horixe bera: Politika. Elkar ez biluzteko erabiltzen den funtsik gabeko gaia (Izan daiteke ondarrutar futbolaria edo Klaudio Landaren betaurrekoen kolorea, berdin dio. Hau da, “txitxinabo” konbertsazioak. Nik ere horrelako eskaskeriak badauzkat. “Txitxinabo” naiz....
Read MoreThe beautiful people.
Aspaldi da ez dudala txintik esan. Egia esateko, zerbait esateko dudala iruditzen zaidanean soilik idazten dut. Azkenengo bi urteetako nire norabidea aztertuta, disziplina eta obedientzia nere buruari bakarrik zor diodala erabakitzearen ondorioa da hori. Ea, badago nor nor “errespetua” eta “fidelitatea” diodana. Egiten dutena bokazioz egiten dute (beraz emaitzak lortzen dituzte) eta egindako ekintzen ondorioen erantzule egiten dira. Izaera handiko pertsonak, eta...
Read MoreBizitzarekin dantzan.
Egia esan ez dakit nondik hasi. Lehenengo aldia da nire behatzek txintik ere esaten ez dutena. Dena den, nire barrena erretzen ari da eta egin beharra daukadala sentitzen dut. Berriz ere geldiunea. Geldiunea gertatzen ari da idazten ari naizela. Ezin dut barrua askatu. Burmuina denboran atzeraka. Larunbata, arratsaldeko 7ak. Negar malkoek inguratu zuten bi lagun haien besarkada luzea. Barruko minak, preso dagoen bihotza askatzen duen bezala libratu zuen berba lotsati hura: “Ez gaude...
Read MoreEz izan ibilgu, izan korronte.
Nomadak omen gara. Basamortu batetik bestera egindako bidean, norberak erakarritako egoeretara (batzuentzat destinu petrala) egokitzeko gaitasuna omen dugu. Basamortuaren erdian, zerbait izan nahiean eta ezinean, elikatuko gaituen subjetuak noiz zurrupatuko zain ibiltzen gara hutsune guztiak norberaren irudimenean soilik dagoen oasiak estaliko dituelakoan. Oasia, barrunbearen ametsa. Zuloaren estalkia. Guztion ametsa, hondarrez beteriko eskuraezina den ikusmugaren aurrean. Oasia, atomoz...
Read MoreUrtea dut errepasatzen.
Denbora da igarotzen dena, ximurrak sortzen dituena, bizitzari dio amaiera ematen, bidean aukerak eskeintzen, baina aurten ere aldaketarik ez ekartzen. Denborak ez badu ezer egiten, zergatik ez dugu guk ezer mugitzen? Udazken, uda, udaberri eta neguko epeltasunak ekarri dizkigun soinuak, txoriek kantatuak, itsasoak irudikatuak, Gipuzkoako mendiek aldarrikatuak, gurasoek oihukatuak, ke beltzak apainduak eta egun erreala den aldaketa klimatikoak sufrituak. Gu gaude jada,...
Read MoreIxileko beltxarga beltzak.
Musika notek dei egiten diote nire arimari. Beraien atzetik noa, lurra ikutzez utzi eta arima galdua izango banintz bezela, partitura guztiko ixiluneetaz ere maitemindu arte. Arnasa ere gelditu egin zait oboearen lehen notek bultzatzen hasi zaizkidanean. Nota gozoen izurriteak bere egiten nau. Hegan nagoela sentitzen dut. Heroina piko bat sartu eta ondorengo adrenalina txutea biziko banu bezela. Hankak airean ditudala, oboearen doinu leunak ikutzen nauen bitartean, biolontxeloaren kordek...
Read MoreAmetsak hauspotzen…
Liburua irakurtzen jarraitu dut. Egun pare bat da hasi nuela. Gaur bukatzea erabaki dut. Nire barruari begiratu diot eta ez dakit zehazki zergatik gaur bukatu nahi izan dudan liburua. Agian, guztiok bezala, amestea gustatzen zaidalako. Agian, denok bezela, nigan bakarrik pentsatzen dudalako. Nire minetan, nire iritzietan, nire ikuspegietan… nire zilborrean. Denok diot, gizaki garen heinetik, beste jokabiderik ez daukagulako egunerokotasunean. Norberak bizitakoa edo pentsatutakoa, besteonak...
Read More#Kapitalhumanoareniraultza.
Etxea eraikitzeko, etxe sendo eta gihartsua izateko, lur zorua edo basea ondo finkatuta eduki behar zela esan zidan amak. Etxe barruko egoera, erlazio, zutabe, zimentu eta zutoi guztiak gertatzen dena gertatzen dela, beheko solairu horrek eusten dituelako. Etxea eroriko balitz, guztiok lurrean egingo genuke lo, beherago ezingo ginateke jeitsi, azken hau izanik, babesik gabe egonda ere, zainduko gintuena. Nik, zaindu zure etxea esan beharrean, zaindu zure basea esaten ikasi dut. Etxeko zapailek...
Read MorePintura txuriak ezabatu zuenekoa…
Hondarra barru barruraino sartzen zitzaidala oraindik dut gogoan. Galtzerdiek oinak babestearen lana albo batera utzi eta kotoia igarotzen zuen hondar aleak sortzen zidan efektua memorian dut gaur egun. Itsasoaren soinua, bakardadea, ilunabarra eta lasaitasuna gorputzean… Horrelako sentipenak ditut uda iristen den aldiro herria utzi nuenetik. Ni naizena izaten lagundu didaten sentimenduak. Naizena egin nautena eta izan nahi dudana izateko asko falta eta aldatu behar izan arren, oroitzapen...
Read More
Iruzkin berriak