Oscar sariak 2015: Kiniela hirukoitza martxan!
Iritsi da urteroko “gaupasa-zinezale-friki-sakratua” egiteko momentua. Igandean banatuko dira 2015eko Oscar sariak eta aurkezlea Neil Patrick Harris izango da. Aurtengo kiniela berezia izango da, alde batetik nire betiko apustuak erantsiz, baina bestetik, blog honen “katxea” zeruraino igoaraziko duten beste bi zinezale sutsurenak gehituko ditudalako: Alde batetik Gaztezuloko zuzendaria, Aitor Abaroa. Bere blogean dioen bezala “1984ko otsailaren 21ean jaioa,...
Read MoreHuhezinema: euskal film laburren ziztadak
Aurtengo Huhezinema jaialdiaren 8. edizioko kartela ikusgai dago jada. Erleak, erlauntzak, ziztadak eta eztia izan dira garaile. Erlauntzak lan-talde handi bat bezala, film labur bat egiterako orduan beharrezkoa den lan-taldearen parekoak. Zinemagintza erlauntz handi bat bezala, non erleek gogotsu egiten duten lan, bakoitzak bere ekarpena eginez, obra handi bat egiteko. “Zinema ziztadak” izango da 8. edizio honetako leloa. Honekin sentsazioetara jo nahi izan dute, emozioetara,...
Read MoreZentsura Goya sarietan?
Larunbatean banatu ziren Goya sariak, ekitaldi oso aspergarri batean eta Loreak filma guztiz baztertuz. Entzun besterik ez dago, Dani Roviraren hasierako bakarrizketan, film onenak aipatzen zituen bitartean. Banan-banan bost filmak aipatu zituen , bakoitzari “txistetxo” bat gehituz eta guztien ezaugarri nagusiak goraipatuz. Guztiak? ez, Loreak aipatu zuenean “Zorionak hautatuen artean sartu zareteleako” (Enhorabuena, os habéis colado entre las elegidas). Hori izan...
Read MoreSundance 2015: zinema independentearen aurtengo apustuak
Sundance Film Festival urtarrileko azken bi asteetan zehar, Park City udalerrian (AEB,Utah) ospatu ohi den nazioarteko zinemaldia da. Helburu nagusia, zinemagintza independenteari bultzada ematea izaten da. Robert Redford aktorea eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik, Hollywoodeko industria erraldoitik at zeuden zinemagile gazteei aukera eskaintzeko ideiarekin garatu zen, nahiz eta azken urteotan kontzeptu honetatik kanpo dauden hainbat film aurkeztu. Aurtengoa,...
Read MoreUrrezko globoak 2015: Irabazleak
Gaur gauean banatu dira Los Angeles hirian 2015eko Urrezko globoak. Aurkezleak Tina Fey eta Amy izan dira eta orokorrean sorpresa gutxi eta espero nituen izenak atera dira. Orain egun batzuk egin nuen kinielarekin konparatuz gero, harropuzkeria pixka bat kanpora ateratzeko baimena eskatuko dizuet, filmen sailean: 13tik 10 asmatu ditut eta telesailen sailean ordea 9tik 5, oso erraz aurreikusteko modukoak beraz. Hementxe irabazleak: FILMAK: Film onena (Drama...
Read MoreUrrezko globoak 2015: apustuak martxan!
Iritsi dira 2015ko Urrezko Globoak, Hollywooden dagoen atzerriko prentsak sortutako zinema eta telebista sariak alegia. 1944. urtean sortuak, zinema eta telebista arloetako saririk nagusienak dira, Oscar eta Emmy Sarien ondoren, hurrenez hurren. Hasieran zinema Sariak baino ez baziren ere, 1956an telefilm eta telesailetarako kategoria berriak sortu zituzten. Tina Fey eta Amy Phoehler aktoreek gidatuko dituzte 2015ko Urtarrilaren 11an Los Angelesen banatuko diren sari hauek. Aurreko urteetan...
Read More
Iruzkin berriak