Gero -Pedro Agerre “Axular”-

Alferren kontra idatzitako liburu bat da euskaraz argitaratutako obra ezagunenetako bat.

Pedro Agerre, Axularrena, 1643an argitaratua.

Liburua idazkeragatik da ezagun. Baina esaten dituen gauzengatik ere nabarmendu daiteke.

Gero dioenak, bego dio. Beti gero eta gero dabilenak, azkenean gauzak egin gabe uzten dituela, gerorako alegia.

Liburuaren hitzaurrearen zati bat hemen, kantu bilakatua

 


Egun batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten arimako, eta ez gorputzeko ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. Eta on zatekeiela, gauza hunetzaz liburu baten, euskaraz, guztiz ere euskararik baizen etziakitenentzat, egitea: eta hartan, gero dioenak bego dioela erakustea. Konpaiñia berean galdegin zen berehala, ea nori emanen zeikan liburuaren egiteko kargua. Eta bertze guztien artetik, hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta aieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz, nik behar nituela, egiteko hartan eskuak sarthu. Ordea nola ezpainintzen neure buruaz fida, desenkusatu nintzen ahal bezanbat. Baiña alferrik, zeren hain zinez eta batetan lothu zeizkidan, non ezetz erraiteko bide guztiak hertsi baitzerauzkidaten. Eta hala deliberatu nuen, buru-eragotzkarri bezala, liburutto baten, bi partetan partiturik, gero hunen gaiñean egitera.

 



10 erantzun “Gero -Pedro Agerre “Axular”-” bidalketan

  1. Martin(e)k dio:

    Hau gozamena! Imanol Epelde Euskaltzaindiko buru berria. mesedez.

  2. ziber-etxekoandrea(e)k dio:

    Asko gustatzen zaizkigu Etxepare Rap-en abestiak. Zorionak! Zuzenean ere zuei ikusia naiz, jarraitu horrela!

  3. Entzulebat(e)k dio:

    Bikaina zuk in lana, hoixe baietz.

    Euskarak duen kultura anitz eta aberatsa “eguneratu” eta gure arbasoengan sortutakoa gaur egun ere aitu eta gozatu daitekeela bikain erakutsia. Gaur egun “koñazo” bezala ikusten diren hoiek ere gozamena dira!

    Milesker eta zuzeneko batean ikusteko gogoz gelditzen naiz!

  4. Karlos(e)k dio:

    Eskerrik asko Imanol ein doken itzelezko beharragaiti!! Euskal Klasikoetati difurtetako beste modu elegante bat eskaini deuskuk te! Gaur egungo gazteriek etxok ja atxakirik Etxepare, Axular, Oihenart, ta Leizarragan izenak ez ezetuteko…
    Aupa hi!! ta kantzino gehaoren zai eongo gozak!!

    • iepelde(e)k dio:

      Karlos! Ez dakizu nola eskertzen ditudan zure hitzak. Gehiago sortzeko gogoz segiko dut. Milesker. Ea jendaurreko emanaldiren batean ikusten eta ezagutzen garen. Aurrera!

  5. Gorka(e)k dio:

    Lehenengo aldiz da Gero liburuaren zerbait literatura bezala irakurtzen dudala.
    Orain arte gramatika baten laburpen gisa irakurri dut.
    ZORIONAK!

  6. […] iruditzen zaizuela liburua? Arazorik ez, hona hemen Imanol Epeldek Etxepare RAP proiektuan GERO liburuaren hitzaurrearekin egindako rap-a. Ziur gogoa piztuko […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude