Abendats -Salbatore Mitxelena-

Unamunori Salbatore Mitxelenak eginiko letra.

Kantura eraman orain.

XXI. mendeko Euskal Herriaren ereserki izateko ideian jaioa.

Abendatsaren, euskal gogoarean alde!

(letra moldatua). Jatorrizkoa hemen.

Uka nai autenek ere

odolean aramate.

Gorrota auteken arren, etzegok

iri egiterik alde.

Joran urrunak baño arago

ta muin barrunak baño bertago,

gurekin augu, noranaibidez,

(geu geran baño geurekinago:)

eusko gogoaren gogo!

Abendats.

Eusko abendaren arnats.

Arnats, alatz, ardatz, laratz,

baratz, meatz, Ats. Ats. Ats.

Abendats. Abendats.

Bizkai menditan baño ’re geure

erraietan augu meatz.

Aitonen aitonen baratz;

amonen amonen ardatz.

Mariagora mariabera,

betirako ipar orratz.

Orratz, ardatz, baratz, meatz.

Abendats.

Abendats.

Eusko abendaren arnats.

Arnats, alatz, ardatz, laratz,

baratz, meatz, Ats. Ats. Ats.

Abendats. Abendats.

Auñamendiko errege,

errege bezain iñude!

I bizi aizen bitarte,

biziko zaiguk enda re!

Au iltzekotan, lendanik

eu il bearko induteke!

 Eusko abendaren arnats.

Arnats, alatz, ardatz, laratz,

baratz, meatz, Ats. Ats. Ats.

Abendats. Abendats.



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude