Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Propolia

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Propolia

Propolia nola hartu dosi handitan

2010-09-15

Apiterapian ohiko propoli dosiak eguneko gramo bat baino gutxiagokoak izaten dira, tantatan bezala solidoan hartuta. Baina arazoa sortzen zaigu askoz dosi handiagoak behar ditugunean. Hau da: Osamu Mizukami doktoreak (ikus “Osamu Mizukami doktorea: Propolia kantzer aurreratuetan”) proposatzen dituen eguneko 3 eta 9 gramo arteko dosiak nola hartu? Horretara nola iritsi aztertzen saiatu gara hemen, Gipuzkoako herri batean aurkitu daitezkeen produktuak kontutan hartuta. Adibidetzat hartzeko daude, esan beharrik ez dago inoren publizitaterik ez dela egin gura. Dokumentu hau azterketa eta eztabaidarako irekita dago, Apiterapia usatzen duten jende gehiagorekin aztertzeko zain.


1.- Propolia gehienetan alkoholetan %25an hartzen da

Propolia gehienetan alkoholetan disolbatua eta %25 inguruko disoluziotan hartu ohi du jendeak, aldi bakoitzean 30 tanta inguru. 30 tanta mililitro bat (1 ml.) inguru denez, 30 tanta horiekin 250 mg inguru hartzen dugu. Egunean hiru aldiz hartuz (jende askok hartzen du kopuru hori, gutxienez krisi garaietan) 30 x 3 = 90 tanta = 750 mg.

Pittin bat gehiagorekin gramo batera (1 gr.) iritsiko ginateke: 120 tanta = 3 alditan 40 tanta.

 

2.- 90-120 tanta egunean, dosi normala da

90-120 tanta gomendatzen dituzte Apiterapia erabiltzen duten medikuek infekzioetan, katarroetan eta abar; artritiko askok ere dosi hori hartzen dute. Dosi hori gomendatzen dute apiterapeutek kantzer kasuetan ere, bai kimioterapiak eta bai radioterapiak dauzkaten alboko kalteei aurre egiteko, eta aldi berean kantzerrari aurre egiteko ere balio duelakoan. Beraz, gure artean, dosi “normal” edo “zabalduak” gramo baten ingurukoak dira.

 

3.- Mizukami doktoreak 3 eta 9 gramoko dosiak proposatzen ditu

Osamu Mizukami mediku japoniarrak publikatu du kantzerra gelditzeko emaitza oso onak lortu dituela propolia dosi handietan erabiliz. Garaiz harrapatutako tumoreak direnean (hauetan arrakasta lortzeko aukera handiagoak dira, noski), 3 gramo eta kantzer aurreratuetan 9 gramo. Berak dio %30eko propoli alkolholduna usatu duela. Beste apiterapeuta batzuek ere tanta horiek usatzen dituzte.

Mizukamik gehienei 3 gramo propoli proposatzen dizkie, horretarako %30eko propoli alkoholdunaren 10 mililitro hartuz. Erreferentzia bat hartzeko, kontsideratuz %30 eta %25eko propoliak berdintsu direla, guk gehienetan hartzen dugun propolia bider 3. Guk egunean 3 “txorrotada”, Mizukamik egunean 9 txorrotada. Asko da? Diarrearik ez du sortzen? Ez da alkohol gehiegi hartzea? Mizukamik hala egiten badu, problema horiek ez dauzkala esan nahi du.

Detailetxo bat: gure artean ikusten den propoli alkoholdun gehienak 96ºko alkoholarekin egina dago, baina munduan asko usatzen da 70ºko alkohola eta hau askoz errezagoa da hartzeko. Hori usatzen ote du Mizukamik?

Hemen saiatu naiz ikusten nola iritsi Mizukamik proposatutako 3 gramoetaraino guk merkatuan aurkitu ditzakegun produktuekin. Erreferentzia daukadanean prezioak ere alderatu ditut. 

 

4.- Propoltint (Marnys) bezalakoak usatuz

Propoltint hemeondo ondo ezagutzen dugu, errez aurkitzen da. 96ºko alkoholetan %25 propoli dauka. “Propoltint bezalakoak” esanda aipatu nahi ditugu propolioa eta alkohola (edo hidroalkohola) besterik ez duten antzeko markak, alde batera utziz Echinaccea eta bestelako belar zukuak nahastuta dituztenak.

        Kasu honetan 3 gramo hartzeko egunean 9 txorrotada hartu beharko ditugu, 40 tanta x 9. Denetara, 120 tanta x3.

        Prezioa: Propoltint fraskoak 30 ml ditu eta 10,2 euro kostatzen da. Gramoa 1,13 euro ateratzen da. Beste markak antzeko prezioetan dabiltza. Hilabeteko tratamendua: 30 egun x 3 gramo = 90 gramo = 101,7 euro.

 
5.- Aprolis markako produktuak usatuz

Aprolis markako produktuak ere errez aurkitu daitezk. Hiru produktu ikusten dira egokiak egunean 3 gramotara iristeko.

Aprolis A-V omen da “Extracto de propóleo al 70%, extracto

de Echinacea purpurea y aceite esencial de ravensara aromatica”. Nola hartu: tantoak eztiari botata. Ideia ona dirudi hesteetan hobeto asentatzeko. Kasu honetan 3 gramotara iristeko hartu beharko genituzke: 42 x 3 = 126 tanta. Preziorik ez dakit. Hesteetan nola asentatuko den ere ez, baina 126 tanta hartzea ez dirudi hain esajeratua, batez ere eztitan hartuta, ez bada Echinaceak erreazioren bat egiten duela. Alternatiba interesgarria dirudi.
         Prezioa: 11,25 euro (30 ml.).

Aprolis Proponorm %100 propolio daukaten kapsulak dira,

bakoitza 250 mgkoak. Publizitateko folletoak aipatzen du hartzea 2-6 kapsula egunean. Baina 3 gramora iristeko 12 kapsula hartu beharko ditugu. Nola asentatuko ote dira? Honek ere interesgarrai dirudi. Posible litzateke kapsula ireki eta barruko hautsa (propoli purua) eztitan nahastuta hartzea.

Prezioa: 14 euro ( 60 kapsula 250 mg.koak).

Aprolis Propolis Major propoli puskak dira, mastikatzeko modukoak. Kasu honetan onena litzateke gramo bat osatu kutxare txikian eta urez lagunduta tragatzea.

Prezioa: 10 gramoko kaxak 11,25 euro balio du; hemen ere gramoko 1,25 eurotan gabiltza.

 
6.- Propoli WSEP usatuz

Marka honek daukan katalogoaren barruan Propoli WSEP Extracto Hidro delakoak eskaintzen du %47,5ko purutasuna. 30 ml-ko fraskoetan. Kasu honetan egunean 120 inguru tanta hartu beharko litzateke 3 gramo osatzeko. Alkoholik ez dauka.

        Prezioa: 14,10 euro (30 ml., gramoko euroa exkax).

 
7.- Aagaard markako Propolin erabiliz

Marka hau Europan oso ezaguna da eta Iparraldean aurkitu daiteke. Bi formulazio behintzat badauzka propoli purua koxkorretan hartzeko, gramo bateko kutxarrilla dosifikadore eta guzti. Formula bat, Granuleret B Propolin, arroz alearen neurriko puxketan da eta bestea, Pulver C Propolin, zerrautsaren tankerako testuran. Ezagutzen duk pertsona bat egunean 2 gramo hartzen ari dena arazorik gabe. 20 gramoko kaxetan datoz.

        Prezioa: kaxa bakoitzak 22 euro = gramoak 1,1 euro.

 

8.- Propoli elaboratua gramoko 1,1 euro inguru pagatzen da (hipotesia)

Beraz, hilabeteko tratamendua 100 pagatu behar da. Bi hilabetekoa, 200. Osamu Mizokamik 2 hilabeteko tratamenduak aipatzen ditu, berak horietan lortu dituelako emaitza onak.

 

9.- Erlezain bati erosi propoli purua eta nahasketa etxean egin

(Atal honek erlezainentzako eta Apiterapian lehendik ari direnentzako balio du. Herritar “korrienteei” ez die ezer argituko).
Erlezain batzuek badakite propolia egiten, batzuek saldu ere egiten dute, gehienetan %25 edo %30eko disoluzio alkoholdunetan. Baina kontuz: batzuek prozesua ondo egiten dute (hau da, bi urratsetan: 1,  alkoholetan behin disolbitu, filtratu, alkohola ebaporatzen utzi eta propoli purua lortu; eta 2, hori berriro alkoholetan disolbituz %10, %25 edo %30ean) eta orduan badakigu hartzen dugun mililitro bakoitzak zenbat propoli daukan. Baina beste batzuek “gutxi gorabehera” egiten dute (disoluzio bakarra eginez) eta orduan ez dakikigu xuxen zenbat propoli daukan mililitro bakoitzak (are gutxiago prozesua 96ºko alkoholarekin egin bada, zeinak argizariak ere urtzen dituen).

        Erlezain batek emango baligu prozesua zuzen eginda ateratako propoli purua eztitan disolbitzeko moduko testura duena (alegia, oraindik alkohol pittin bat duena baina seguru %90 baino purutasun gehiagokoa) posible genuke hori eztitan disolbitzea. Horrela lortuko genuke Propomiel deitua, Propoli-eztia. Hau asko usatzen da munduan zehar, baita medikuntza konbentzionalean ere.

        Ahotik hartzeko Propomiel ona egitekotan Apiterapeutek gomendatzen dute proportzio hau: %10 propolia.

        Beraz, gure tratamendurako behar ditugun 90 edo 100 gramo propoli puruak nahastuko ditugu 900 gramo eztitan. Hilabete batean kilo bat ezti jatea ez dirudi esajeratua, baina kalkulua egin beharra dago kutxarekadatan. Edo bestela, proba egin %20ko disoluzioan, 400 gramo eztiri 90-100 gramo propoli nahastuta.

       

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan