Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Sakeleko telefonoak: erleen galeraren errudun ala nahasmenerako aitzakia?

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Sakeleko telefonoak: erleen galeraren errudun ala nahasmenerako aitzakia?

2007-04-19

Iparramerikan bezala Europan gertatu den erle galera izugarriaren sustraien bila, arrazoin bat baino gehiago aipatu dira: erleen estresa, Varroa eta honen kontrako tratamenduak, soroetan nekazaritza industrialak darabiltzan pestizida kimikoak, klimaren aldaketa, labore transgenikoak, eta abar. Orain Alemaniako ikerlari batzuek beste hipotesi bat erantsi diote zerrendari: sakeleko telefonoak.Albistea komunikabide askotan izan du oihartzuna albisteak. Bertsioetako bat Canadian Press agentziak zabaldu du.

Hona artikuluko parrafo bat: “Ikerketa txiki batek, Alemaniako Landau hiriko unibertsitateko Jochen Kuhn irakaslea buru izan duenak, aditzera ematen du hain zabalduta dauden telefono zelularren erradiazioek nahastu dezaketela erleen etxera itzultzeko gaitasuna, ikasteko eta oroitzeko daukaten tresneria neurologikoan interferentzia eginez. Badirudi gainera xomorroek elkarren artean komunikatzeko gaitasunean ere nahasketak eragiten dituela. Ikerketa burutzerakoan, Kuhn irakasleak sakeleko telefonoak ipini zituen erlauntzetatik hurbil, eta ohartu zen hauen 900 eta 1.800 megahertz arteko erradiazioek erleek etxera itzultzea eragozten zutela”.

Ohartarazi behar da erlezainek salatu duten balizko beste errudun batzuek ere –Gaucho markako pestizidak, nikotinan oinarritutako beste botika batzuek, eta abar- hormona bidez erleengan kalte bera egiten dutela, alegia, beren orientazio sistema nahasten duela. Pestiziden teoria eta gorago aipatutako beste errudun balizkoena sustatzeko ikerketa bat baino gehiago bada; aldiz telefono mugikorrena asko zabaldu bada ere Alemaniako irakasle horren esperimentu txiki batean besterik ez da oinarritzen, gaur arte.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan