Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Nosema Ceranae onddoa, erle galeraren beste errudun posibleetako bat

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Nosema Ceranae onddoa, erle galeraren beste errudun posibleetako bat

2007-04-25

Guadalajarako (Espainia) Marchamalo herrian dagoen Centro Apícola Regional-en ziur daude: asteotan hain famatua egin den baina 2001etik hemengo kofoinetan gertatzen ari den erle galeraren beldurgarriaren erruduna Nosema Ceranae onddoa omen da. Hori adierazi du erakunde horretako zuzendari Angel Sanzek eta hala publikatu du El Digital Castilla-La Mancha buletinak.  Hemen  ezaguna zen aspalditik antzeko beste onddo bat, Nosema Apis, baina ikerlariek 1999an aurkitu zuten Asian Nosema Ceranae, antza denez Cerana tipoko erleetan parasito arrunta dena baina  Mendebaldekoetara pasa denean sekulako triskantzak eragiten dituena. Marchamaloko zentroan diote Europa eta Amerikako erlezainek bidalitako 800.000 erle hil analizatu dituztela, eta horien erdia baino gehiagotan aurkitu dutela urteotan bazter guztiak kutsatu dituen Nosema Ceranae.

Erle asiatarren hesteeko bizkarroia den onddo hau mundu osora zabaldu da urte gutxitan, eta berak kutsatutako erlauntzak artatzen ez badira pare bat urteren buruan akabatzen direla diote Marchamaloko erakunde horretan. Orain arte antibiotikoak erabiltzen dira gehienbat "nosemiasia" izeneko gaitza eragiten duten Nosema Ceranaeren kontra, baina Argentinan Varroaren kontrako estrategia berri bera ari dira erabiltzen batzuk, propoliarekin egindako nahasketa natural bat. Julio Cesar Diaz mediku eta erlezainak ezagutarazi du sistema eta erabilera dokumentu honetan esplikatzen da.

Erleen galera, aurten daukan neurri izugarriagatik, urteko gai nagusietakoa izango da komunikabideetan.  Errudun bat baino gehiago aipatu dira esplikaziotzat (klimaren aldaketa, pestizidak, sakeleko telefonoak, Nosema Ceranae orain, denen konbikazioa...) eta eztabaida beroa izango da.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan