Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Munduari itzulia erleen eta erlezainen bila

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Munduari itzulia erleen eta erlezainen bila

2007-11-03

Gilles Ratia frantsea erlezaina da eta aholkulari erleetan aditua. Aholkulari lanetan urteotan bildu duen databasea erakusten du bere webgunean, ingelesez www.beekeeping.com, frantsesez ww.apiculture.com eta gaztelaniaz  www.apicultura.com helbideetatik aurki daitekenen gunean. Eskaintzen duen informazio aberatsaren erdian, Gilles Ratiak argazki galeria oso erakargarria ipini du: munduan barrena erle kontuen inguruan egin dituen bidaietan bildutako argazkiz osatu du galeria polita eta  www.worldbees.com helbide bereizia ipini dio.

Ratia motoz ibili ohi da batera eta bestera, nahiz eta tarteka abioia edo itsasontzia ere hartu behar dituen urrutietara joateko.  Eta doan lekura doala, beti erlezainekin egiten du topo. Batzuetan turismo eginez burutu ditu bidaiak, eta beste askotan aholkulari lanean, gobernu nahiz erakunde publikoren batek konbidatuta, biltzar, erakusketa edo ospakizunen aitzakian.  Gilles Ratiak erakusten dituen argazkiak ez dira beti kalitate handikoak baina lekukotasun ederra bai osatzen dute. Galeria horretan ikus daitezke mundu osoko erle, erlategi eta erlezainak: Vietnam, Kenia, Maroko, Albania... Merezi du ezagutzea.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan