Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Monsantoren bulegoak okupatu dituzte Akitaniako 80 erlezainek

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Monsantoren bulegoak okupatu dituzte Akitaniako 80 erlezainek

2012-01-07

Urtarrilaren 6an Monsanto multinazionalak Akitaniako Montbéqui herrian daukan bulegoa okupatu dute Confederation Paysanne sindikatuko (horren partaide da ELB Euskal Laborarien Batasuna) 80 erlezainek. Monsantoren M810 arto transgenikoa saldu eta ereitea debekatu dezaten eskatu dute. Frantziako erlezainak ezpataren eta hormaren artean harrapatuta daude: ezpata da Europan ezin dela saldu GAO Genetikoki Aldatutako Organismo arrastoak daraman eztirik, eta horma, berriz, Frantziako Estatu Kontseiluak legez kontrakotzat jo duela Parisko Gobernuak arto transgenikoei ezarritako moratoria.

AFP agentziak YouTuben ipini duen Une centaine d'apiculteurs occupe un site Monsanto bideo laburrean azaltzen da ekintza nola izan den eta zein helburu zituzten erlezain haserretuek. Horietako batek, Joël Blanc Aveyron eskualdeko erledunak adierazi du une honetan Espainiak Europara esportatzen zituen eztiak blokatuta daudela, arto transgenikoaren arrastoak dauzkatelako. Enteratu ote dira espainolak?

Ekintza ordu gutxiren buruan bertan behera utzi dute erlezainek, Le Monde egunkariak jakinarazi duenez, Parisko Gobernuaren ordezkariek bermatu dietelako aurten ere Frantzian ez dela M810 arto transgenikorik ereiteko baimenik izango.   

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan