Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Mihi urdinaren kontra erabilitako intsektiziden Permetrinak erleak hiltzen ditu

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Mihi urdinaren kontra erabilitako intsektiziden Permetrinak erleak hiltzen ditu

2009-02-25

Frantziako Confédération Paysanne sindikatuak (harekin elkarturik baitago Euskal Laborarien Batasuna, ELB) eskatu du ez dadila erabili intsektizidarik ardi eta behien mihi urdinaren kontrako kanpainan. Nekazarion iritzian, mihi urdinaren birusa garraiatzen duten Immicola eltxoen aurkako borrokan arditegi eta denetako ukuiluetan jaurtitzen diren intsektizidek ez dute efikaziarik erakutsi eta, aldiz, ordain gaiztoa ekarri bai: erlezainak kexu dira sekulako triskantza ari zaielako gertatzen kofoinetan.

Albistea ELBren Laborari astekariak plazaratu du otsailaren 19ko zenbakian. Berrikitan Ariège eskualdean izanak dira mihi ubelaz arduratzen diren
ELBko militanteak han gaiari buruz egindako biltzarrean. Pamiers herrira bildu dira Frantzia osoko laborarien ordezkariak eta beste teknikarien artean haiengana hurbildu da Immicola eltxoetan aditu nagusia den Jean-Claude Delecolle. Honek frogatutzat eman du eltxo horien kontrako borrokan intsektizidek erakusten duten ezintasuna eta debekuaren eskariarekin bat egin du.

Hitzez hitz honela dio "FCO: Halte à la désinsectation!" titulua daraman albisteak, euskaratuta: "Confédération Paysannek eskaten du berehalakoan geldi ditzatela ardien hotzeri-sukarraren (mihi ubelaren) kontra intsektizidaz egiten ari diren tratamenduak. Erakude askok zalantzan jarri dute intsektizida horien eraginkortasuna. Mihi ubelak gogor kolpatu duen Ariègesko departamenduan erlezain profesionalen erdia baino gehiagori erladiak sarraskitu dizkiete tratamendu horiek. Haien kofoinetako kolonien %50-%80 galdu dituzte.

Aude, Pyrénées-Orientales, Hautes-Pyrénées, Haute-Vienne eta Aveyron departamenduetako erledunek ere antzeko galerak jasan dituztela salatu dute, sintoma berdintsuekin. Erruduna aipatu itsektizidak daraman Permetrina (frantsesez Perméthrine, ingelesez Permethrin) litzateke. Molekula honek xomorroei erasotzen die beren nerbio sisteman, eta erleen galera eragiten du. Ariègeko erlezain ezaguna den Bertrand Théry-k hango artzain batzuek kudeatzen duten La Buvette des Alpages blogean esplikatu du zehaztasun handiz arazoa.

Confédération Paysanneko erlezainak haserre dira administrazioak erlearekiko eta gainerako xomorro polinizatzaileekiko ageri duen axolagabekeriagatik. Sindikatuak Nekazaritza ministerioari eskatzen dio:
- alda dezaka desintsektatzea derrigorrrezko egiten duen 2008ko azaroaren 4ko araua.
- eska diezaiola Europako Batzordeari 2007-75 zuzentarau europarra aldatzea.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan