Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Liztor asiatarra iristear da Euskal Herriko erlategietara

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Liztor asiatarra iristear da Euskal Herriko erlategietara

2008-06-27

"Le Journal du Pays Basque" egunkariak jakinarazi duenez, Akitanian azken urteotan zabaldu den liztor asiatarra (Vespa Velutina) Euskal Herrira iristear dago. Liztor edo erlastar honek erlauntzetatik eztia osteko bertako erleak hiltzen ditu, eta sekulako kalteak eragiten ari da Akitaniako kofoinetan. Euskarara ekarri dugu frantsesezko informazioa.

Euskal Herriko erlezainak kezkati liztor asiatarra hedatzen ari delako eta kalte handien beldur dira (Le Journal du Pays Basque)

Pirinio Atlantiarretako prefetak ekainaren 24an jakinarazi du "liztor asiatarrak" heldu direla. Zomorro inbasore hau lehenbizikoz Frantzian 2005ean ikusi zen Lot-et-Garonne departamenduan. Geroztik espeziea Hego-Mendebaldean zabaldu da eta erlauntzei erasotzen die erleen bularraldea janez elikatzen delarik.

Erlearen eta liztor asiatarraren arteko harremana behatu dute Dordogneko erlezainek. Ohartu dira erlauntzen galera epeka gertatzen dela: lehenbizi liztorrak, larbak jan eta eztia lapurtzera etorri baita, erleen umesabia geldiarazten du, erle kopurua gutxitu eta kolonia zahartuz. Ondoren, negurako erreserbak gutxitzen dira, laster heriotza eraginez. Erlauntza baten atarian 3-5 liztor baldin badira, produkzioan kalteak daude. Bost liztor baino gehiagorekin, erlauntzan ez da lanik ikusiko. Erlearen berezko defentsak suntsituta daude. "15-20 erle behar dira liztor bakoitzeko eta hiru-bost minutuko borroka aski da hauek irabazteko".

Baionan erlezain ari den Peio Mentak dioenez, Euskal Herrira oraindik ez da liztor hori iritsi baina espezie hau "sekulako abiadan" ugaltzen ari denez, oso adi egon behar da. "Ez da errez galerak zehaztea. Azken bost edo sei urteotan galerak dauzkagu klimaren beroketagatik, intsektizidengatik... Orain liztorrak iritsi dira. Arazo bat gehiago besteekin batera".

Dordogne eskualdean erlezainek kanpaina hasi dute liztor eme ugalkorrak harrapatzeko, tranpa bidez. "Horrela galerak gutxitzen dira baina arazoa ez da konpontzen". Izan ere, liztor asiatarren habiak 80 zentimetro diametrokoak izaten dira, zuhaitz handietan egon ohi dira, lurretik 10-15 metrotara, eta osto tartean gordeta.

(Gai honetaz zehaztasun handiak eman ditu Jean Haxaire-k "Santé de l'Abeille" aldizkarian, "Le frelon asiatique Vespa Velutina, un nouveau predateur de l'abeille?" artikuluan).

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan