Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Liztor asiatarra Gipuzkoaraino iritsi da

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Liztor asiatarra Gipuzkoaraino iritsi da

2010-11-23

Gipuzkoako Irunen liztor asiatarra (Vespa Velutina Nigritorax) aurkitu dutela zabaldu du Hegoaldeko prentsak gaur, Neiker-Tecnalia zentroaren informazioan oinarrituta. Erlea&Apiterapia Blog honek 2008an ohartarazia zuen: "Liztor asiatarra iristear da Euskal Herriko erlategietara", orduan Le Journal du Pays Basquek plazaratutako informazioetan oinarrituta. Orain enteratu direnek, hastea badaukate ezagutzen Frantziako erlezainek liztor edo listafin berri honen arazoari nola aurre egiten dioten. Albistea irakur daiteke Berria, Gara eta Diario Vasco egunkarietan.

Hona hemen liztor asiatarraz gehiago jakin nahi eta beharra daukagunok begiratzeko zenbait gune.

Idatzizkioetan:
- Wikipedian Vespa Velutinari buruzko informazioa frantsesez irakurri beharra dago (informazio ugari eskaintzen du), espainolak (euskaldun gehienak bezala) ez baitira horretaz kezkatu Bidasoa zeharkatu ez duen bitartean.
- Gaztelaniaz, Un nuevo enemigo de las abejas de la miel: la avispa asiática(PDF),  Mundo Apicola gunean.
- frelon-asiatique.com: Frantziako Perigord eskualdeko erlezain batek kontatzen ditu hiru urteotako bere esperientziak, frantsesez eta ingelesez.
- Le frelon asiatique, beste orri pertsonal interesgarri bat.

Bideo oso ederrak badira:
- Frelon Asiatique, le chasseur d'abeilles, sei minututako bideo interesgarria.
- 30 liztor 30.000 erleren kontra, ingelesez. Liztor asiatarraren erasoak trajeria bihurturik. Telebistarako doku-dramen morbositate oroz.
- Hiru bideo erakusten dutenak Japoniako erleek liztor erraldoia menderatzeko darabilten taktika:
Japanese Giant Hornet Scout Killed by Asian Bees, Hornet cooked by bees eta Japanese honeybees defeat large yellow hornet.  Egin beharko dugu modua gure erleei bideo horiek erakusteko...
- Liztorrak harrapatzeko tranpak nola egin erakusten duen bideo bikoitz hau askoz optimistagoa da, eta batik bat erlezainarentzako praktikoa. 
- Frelon Asiatique filma, Zoé Délepine-k gidatua, 47 minutu, 12 euro, frantsesez.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan