Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Kroazian erleak entrenatzen dituzte mina leherkariak aurkitzen laguntzeko

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Kroazian erleak entrenatzen dituzte mina leherkariak aurkitzen laguntzeko

2007-05-31

Zagreb-eko (Kroazia) unibertsitatean teknika berri bat ari dira garatzen, oraindik lehertu gabe lurpean datzaten minak aurkitzeko. Hala informatu du BBC berri agentzia britainiarrak “Croatian bees sniff out landmines” izenburua daraman kronikan. Kroazian bada oraindik 1.000 kilometro karratuz goiti lur eremu minaz beteta. 250.000 mina inguru kalkulatzen da ipini zutela azken gerran batzuek eta besteek lurpean, eta horien eztandek 100 pertsona baino gehiago hil dituzte gerra amaituz geroztik. Minak erauztea lan nekeza eta garestia da, eta horretan laguntzeko prestatzen ari diren teknikaren berri eman dio BBCri Nikola Kezic unibertsitateko irakasleak.

Kezic eta bere taldea Nekazaritza ikasketen fakultatean ari dira. Karpa edo xapito handi batean erlauntza bat daukate ipinita. Janaria ipini dieten puntuen inguruan leherkari usaina ere zabaldu dute, eta horrela espero dute erleek aire zabalera irteten direnean janaria eta TNTaren kiratsa asoziatzea. Gero, erleak kanpora atera eta beroa jarraitzen duten sentsibilitate handiko kameren bidez kontrolatuko dituzte beren ibilian. Urte bete daramate lan honetan, eta beste leku batzuetan ere frogatu izan den teknika honek emaitza ona emango balu, Balkanetako herrialdeetan laguntza handia litzateke, oraindik bazterretan galduta dauden leherkariak lokalizatzeko.

Beste animaliarik ere erabili izan da leherkariak detektatzeko. Afrikan, adibidez, arratoi antzeko marsupial handi bat entrenatu dute lan horretarako. Zakurrak ere usatzen dira, aireportuetan adibidez, baina zelai eta pentzeetan arrisku handian ariko lirateke zakurrak, beren zamarekin mina lehertuko luketelako. Kroazian erleengan sinesten dute.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan