Orokorra
Kaliforniako mandarina hazleek diote: "Fuera erleak nire arboletatik"
2007-12-31
Kaliforniako mandarina ekoizleek eta erlezainek sei hilabeteko epea daukate beren arteko istilua negoziatzeko, bestela ekainaren 1ean Gobernuak ezarriko die bi aldeei erabakia. Albistea "The Sacramento Bee" egunkariak eman du (bitxia da informazio orokorreko egunkariaren izena bera: "Sacramentoko Erlea") kronika honetan: "It's the Law: Ending buzz over bees". Istilua bitxia da, nahiz eta guregandik hurbilago ere -Valentzia aldean, esate baterako- gertatu diren antzekoak. Kontua da kontsumitzaileek neguan erosten dituzten mandarinak hazirik gabeak izatera ohitu direla, mandarina ekoizleek gero eta arbola gehiago landatu dituztela hazirik gabeko barietateetatik eta denborarekin haserretu egin direla erlezainekin, hauen erlauntzetako xomorroek polinizazioa handitzen dutelarik fruituak hazidunak ateratzen direlako.
Honek ere badu globalizazioarekin zerikusirik. Kalifornian 1999an hasi ziren barietate berriok landatzen. 1998ko izozteak sekulako kalteak eragin zituen Fresno, Kern, Madera eta Tulare konterrietan, laranja eta bestelako zitriko arbolak ihartuz. Hutsunea Espainiako esportatzaileek baliatu zuten beren mandarina hazigabeak hango merkatuan zabaltzeko. Lehendik ere baziren hazirik gabeko barietateak Kalifornian, baina Espainiatik iritsi zirenek urte sasoi zabalagoa hartzen zuten. Izoztearen ondoren, konterriotako nekazari askok Espainiako barietateok landatzeari ekin zion. Eta orain istilua sortu da erleek mandarinondo horien loreak beste batzuen polenekin nahastuz ernaldu dituztenean: fruitu hazidunak ugaritu dira, eta hauek askoz merkeago pagatzen dituzte komertzianteek, askotan erdi prezioan.
Erlezainek aldiz diote barietate horiek iritsi baino lehen zeudela bertan erleak, eta sekula ez dela arazorik izan. Norbaitek izatekotan buruhausteak erleak eta erlezainek dauzkatela, azken urteotako galera masiboengatik. Azkenean eztabaida epaitegiko atariraino iritsi da, eta urrats hori eman aurretik Kaliforniako agintariek erabaki dute batzorde bat sortzea, nekazariek eta erledunek adostasuna alkantza dezaten, heldu den uda aurretik. Albisteek egunkariaren irakurleen artean piztu dituzten erantzunak irakurtzea ere merezi du.
- Martxel Aizpurua: erlauntzeko Erregea ala Erregina?2015-03-06
- Monsantoren bulegoak okupatu dituzte Akitaniako 80 erlezainek2012-01-07
- Hernanin Vespa Velutinaren habia tiroka suntsitu dute (Hernaniko Kronikaren bideoa) 2011-11-27
- Erleen demokrazia liderrik gabea2011-09-22
- Apimondia Buenos Airesen atzo hasita igandea arte2011-09-21
- Bernadette Darchen irakasleak laburbildu ditu Vespa Velutinaren kontra gaur dauden metodoak2011-08-25
- Julian Urkiola, Asiako liztorraz: «Etxean bezala dago liztorra hemen: mendia, basoa, hezetasuna...»2011-02-14
- Liztor asiatarra Gipuzkoaraino iritsi da2010-11-23
- Apirilaren 11n Erlezain Eguna Gipuzkoako Zegaman2010-03-25
- 10.000 euroko isuna Normandiako laborari bati besteren erleak pozointzeagatik2010-02-03
- Azukre-hautsa astindu Varroak kanporatzeko, Randy Oliver-en sistema 2010-01-12
- Guayakitarrak: eztiaren zibilizazioa Paraguayko oihanean2009-12-17
- Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (eta 3)2009-11-25
- Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (2)2009-11-09
- Isabel Telleria erlezaina: Erleen talaia Eltson dago2009-11-08
- Erleak hegan egiteko darabilen teknika aurkitu dute2009-08-31
- Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (1)2009-06-17
- Erlekumea nola saihestu (eta 2)2009-04-22
- Erleari kalte egiten dioten molekulen informazio osoa Wikipedian2009-04-17
- Erlekumea nola saihestu (1)2009-04-14
- Irailaren 15etik 20ra Apimondiak 41. Biltzarra eginen du Montpellierren2009-03-29
- Mihi urdinaren kontra erabilitako intsektiziden Permetrinak erleak hiltzen ditu2009-02-25
- Azpi tutuduna: varroaren kontrako beste metodo bat2008-12-04
- Erleen desagertzeari buruzko liburua aurkeztu da Ekologistak Martxan taldearen eskutik2008-11-02
- Eultzak Agorrean ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-09-28
- Atabala, erlezainaren tresna behinena2008-09-22
- Erlea gizonen gerretan2008-09-04
- Eultzak Dagonillan-Abustuan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-08-30
- Eultzak Uztaillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-07-30
- Eultzak Garagarrillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-06-30
- Liztor asiatarra iristear da Euskal Herriko erlategietara2008-06-27
- Eultzak Orrillan - Mayatzean ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-05-31
- Alemanian zortzi pestizida debekatu ditzute erleak hiltzen dituztelakoan2008-05-28
- Erleak txistuka menderatu eta erabili2008-05-18
- Eultzak Jorraillan - Apirillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-04-30
- Nork erabaki zuen erle txikia handitzea?2008-04-10
- Eultzak Epaillan - Martxuan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-03-31
- Eultzak Otsaillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-02-29
- Eultzak Ilbeltzean ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-01-31
- Edmund Hillary, mendigoizale eta erlezaina2008-01-15
- Charles Henry Turner: erlearen ikusmena deskribatu zuen jakintsua2008-01-07
- "Erleak eta eriotza", Justo Garateren artikulua Euzko Gogoan 1954an2007-12-24
- Eultzak Lotazillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2007-12-19
- Eultzak Azaroan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2007-11-25
- Munduari itzulia erleen eta erlezainen bila2007-11-03
- Eultzak Urrillan ("1933'garren Nere Egutegia"tik hartua)2007-10-10
- Eva Crane hil da, erleetan munduko aditu nagusietakoa zena2007-09-17
- Erleen hiltzaileak Nosema du izena2007-09-10
- Kroazian erleak entrenatzen dituzte mina leherkariak aurkitzen laguntzeko2007-05-31
- 1.000 erle-eztenkada hartu ondoren onik atera da 91 urteko gizona2007-05-14
- Galesen deialdia egin dute: "Planeta salbatzen laguntzeko, egin zaitez erlezain"2007-05-04
- Nosema Ceranae onddoa, erle galeraren beste errudun posibleetako bat2007-04-25
- Sakeleko telefonoak: erleen galeraren errudun ala nahasmenerako aitzakia?2007-04-19
- Akitaniako erlezainak Asiako liztor baten beldurrez2007-03-28
- Bideo interesgarriak Interneten Erleaz2007-03-05
- Erlauntzak telefono mugikorretik nola kontrolatu2007-03-04
- Erle galera izugarriak Estatu Batuetan2007-03-03