Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Irailaren 15etik 20ra Apimondiak 41. Biltzarra eginen du Montpellierren

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Irailaren 15etik 20ra Apimondiak 41. Biltzarra eginen du Montpellierren

2009-03-29

Apimondiak, Erlezain Elkarteen Nazioarteko Federazioak,  bi urtez behin burutzen duen biltzar nagusia Okzitaniako Montpellierren eginen du irailaren 15etik 20a bitartean. Aurtengo lelo nagusia "L'abeille sentinelle de l'environnement" (Erlea ingurugiroaren zaintzaile) izanen da. Apimondiaren biltzarrek helburu anitza eduki ohi dute. Batetik, erleaz ari diren zientzilarien eztabaidagune izaten dira. Bestetik, mundu osoko ehunka profesional erakartzen dituzte salerosketen usainean. Eta oro har, munduan erlearen eta bere produktuen inguruan dabiltzan milaka pertsonari harremanetarako gunea eskaintzen diete. Apimondia 2009 honetan antolatzaileek espero dituzte 200 zientzilari, 200 erakusle eta 100 mundu osotik etorritako 10.000 biltzarkidez goiti.

1897an egin zuen Apimondiak lehenbiziko biltzarra Bruselan, eta harrez geroztik Montpellierrekoa 41.a izanen da. 2007koa Australiako Melbournen egin zen. Apimondiako biltzarretan elkartzen dira federazioan urte osoan lanean diharduten batzordeak: erlezaintzaren ekonomia, erlearen biologia, erlearen osasuna, polinizazioa eta landaredia, teknologia eta kalitatea, apiterapia eta landa garapena. Batzorde horietako hitzaldi, mahainguru eta komunikazioez gain, erlearekin eta bere produktuekin ari diren ehunka enpresaren erakustokiak egon ohi dira. Montpellierreko ekitaldietan parte hartu nahi dezanak zabalik du izena emateko epea.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan