Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Hernanin Vespa Velutinaren habia tiroka suntsitu dute (Hernaniko Kronikaren bideoa)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Hernanin Vespa Velutinaren habia tiroka suntsitu dute (Hernaniko Kronikaren bideoa)

2011-11-27

Hernaniko Kronika egunkariak jakinarazi duenez, Gipuzkoako herri horretan azaldutako liztor asiarraren habia bat tiroka suntsitu dute bertako ehiztariek eta erlezainek elkarlanean. "Lixtor Asiarra" izeneko bideoan bildu dute ekintza.

"Tiroz bota dute Urruzunon, liztor asiatikoaren kabia" izeneko artikuluan kontatu du Hernaniko Kronikak nola burutu duten suntsiketa. "16 metroko alturan zegoen kabia, eta bailarako zortzi ehiztarik bota dute, erlazainek hala eskatuta. Frantzian ere modu honetan botatzen dituzte eskuera ez dauden kabiak. Tiroz bota dute liztor asiatikoaren kabi bat Urruzuno bailaran (Ugaldetxo eta Olazartik gora). Atzo zortzi bota zuten kabia, bailarako ehiztariek, bertako erlazainek hala eskatuta. Izan ere, liztor honek kalte haundiak eragin ditzake erlauntzetan, Frantzian azken urteetan erakutsi duen bezala, eta aurre egiteko moduetako bat da, kabia bilatu eta suntsitzea. Liztor hori zabaltzen ari da Europan, Frantziatik abiatuta, eta leku askotan ari dira gomendatzen, ehiztariek tiroz botatzeko kabiak, bestela iritsi ezin den lekuetan.

Urruzunotik gora, Paulino Beasainek bilatu zuen kabia, inguruan den basurde-arrasto bilatzailerik haundienetako batek. Jexux Aranburu erlazainarekin hitz egin, eta hark hitz egin zuen bailarako ehiztariekin, bestela inola ere ez baitzegoen kabira iristerik. Azaroaren 19an bildu ziren ehiztariak, eta ilun-bistan egin zuten lana. Joxe Inazio Otxotorenak bidali dio Kronikari bideoa, gertaera ederki asko erakusten duena".
Honaino Kronikaren artikulua.

Guk dakigula, Euskal Herriari dagokionez Hernanin estreinatu da Frantziako erlezainen artean oso zabalduta dagoen borroka mota hau, ehizeko eskopetaz suntsitzea habia eta berekin liztor gehienak. Vespa Velutinaren kontrako orain arteko tekniken bilduma "Bernadette Darchen irakasleak laburbildu ditu Vespa Velutinaren kontra gaur dauden metodoak" sarreran irakur daiteke, blog honetan bertan.

Vespa Velutinak nola erasotzen dituen erlauntzak eta Japoniako erleek liztor erraldoiak akabatzeko milioika urtetako eboluzioan garatu duten teknika bideo hauek erakusten dituzte:
- Frelon Asiatique, le chasseur d'abeilles, sei minututako bideo interesgarria.
- 30 liztor 30.000 erleren kontra, ingelesez. Liztor asiatarraren erasoak trajeria bihurturik. Telebistarako doku-dramen morbositate oroz.
- Hiru bideo erakusten dutenak Japoniako erleek liztor erraldoia menderatzeko darabilten taktika:
Japanese Giant Hornet Scout Killed by Asian Bees, Hornet cooked by bees eta Japanese honeybees defeat large yellow hornet.  Egin beharko dugu modua gure erleei bideo horiek erakusteko...
- Liztorrak harrapatzeko tranpak nola egin erakusten duen bideo bikoitz hau askoz optimistagoa da, eta batik bat erlezainarentzako praktikoa. 
- Frelon Asiatique filma, Zoé Délepine-k gidatua, 47 minutu, 12 euro, frantsesez.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan