Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Eultzak Uztaillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Eultzak Uztaillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

2008-07-30

Erleak bi ezti-uzta egiten dituzten tokietan, Garagarrillekoa eta Dagonillekoa (Abustukoa), uzta bakoitzaren ezti-biltzea berezita egitea on izango da. Lenbizikoa argizaiaren zuritasuna zikindu baño len egin liteke, ala bateko eztia geroago bildutakoarekin nastutzeagatik txartu litekeanean.

Bigarren uzta au izatea uste badegu, arraultza-arra dalakoa ugaritzea egin bear degu. Orretarako ongi betetako aberaskaen eztiaren estalkiak kendu ala larraskatu bakarrik egin diteke. Bein eztia agirian jarrita, eme langilleak leiatu egiten dira ama oparoago elikatzen, ta ala, jartzea ere ugaritu egiten da.

Erleak naiko aizea bear dute udaran, batez ere eultzak pinturik ez badaukate, ala margo edo kolore illunez badaude, ala eguzki betean badaude.

Eztiaren biltzea bukatu danean, arrapatzallen bat ikusi oi da lapurretarako eultzaen inguruan: orretan ezagutzen da.

(1933an Gipuzkoako Diputazioaren Nekazaritza-Batzordeak baserritarrentzako argitaratu zuen "1933'garren urterako nere egutegia" liburuxkatik hartua. Orduan kakotxez idazten ziren r eta l bikoitzak hizki doblez ipini ditugu hemen).

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan