Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Eultzak Urrillan ("1933'garren Nere Egutegia"tik hartua)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Eultzak Urrillan ("1933'garren Nere Egutegia"tik hartua)

2007-10-10

1933an Gipuzkoako Diputazioak zeukan Nekazaritza-Batzordeak liburuxka bat argitaratu zuen baserritarrei zuzendua: "1933'garren urterako nere egutegia".  Hartan nekazariek hilabete bakoitzerako gomendioak ematen zitzaizkien. Baserriko lanen artean, atal berezi bana zegoen oiloentzako eta erleentzako. Hona urrirako erlezainen emandako aholkuak  (orduan kakotxez idazten ziren r eta l bikoitzak hizki doblez ipini ditugu hemen).

"Eultzak Urrillan. Ezti-biltzea bukatu egiten da ta negurako jan gutxi gelditu zitzaien erletegietan, beste eultzetatik ateratako eztiadun abaraska batzuek utzi bearko dira.

Tresna ezti-ateratzaille bereziarekin eztia atera genuan abaraskak, egun batzuetan eultzara eramatea on litzakeala esan genuean Agorrean, an erleek abaraskak garbitu eta osoro legortu zitzaten; baño abaraskak otza asi baño len andik kentzea ez da aztu bear, bestela erleak an bildu ta il egin ditezke.

Abaraska utsak toki otz ta xaguak ez jateko moduan gorde.

Baldin erlepillen bat amarik gabe balego, beste duanarekin alkartuko degu, ta orobat alkartuko ditugu erle gutxiko erlepillak.

Eztia saltzeko sasoia asten da. Ille onetan ezti asko izaten dala-ta, balio gutxiago izaten du. Ondo saldu nai izatekotan, geroagoko utzi ala asko dagoen tokietatik aldegin ta merkatu on bat billatu".

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan