Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Eultzak Lotazillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Eultzak Lotazillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

2007-12-19

Neguko atseden (deskantsu) betean daude, ta orrengatik Ilbeltzerako esandakoak bakarrik egin ditezke.

Ez aztu Egutegi onetan uste-onez ipiñi ditugun illeroko jakinbide ta egitekoak; ta erlari guztieri, batez ere berritan asi badira ala gutxi aritutakoak badira, jakinbide oikek maiz irakurtzeko esango diegu.

Ille bakoitzerako esandako aolku edo kontsejuak, ille artan bertan bete. Arduraz egindako gauza mezedezkoa izateko, une egokian egin izatea berrezkoa du.

Berek ematen digutenaren aldean erleek ardura gutxi bear izaten dute. Ez da aztu bear, erle-azitzeak mezederik ez duala esaten dutenak, abereek ematen ez dutela dioten berberak dirala eta nekazaritza kaltegarria dala dioten berberak. Egiazki, auxe da gertatzen dana: negarti oiek ez dirala beñere abereak zaintzen ikusten aritu, eta ezta ere zelaieri bear bezelako arduraz begiratzen.

(1933an Gipuzkoako Diputazioaren Nekazaritza-Batzordeak baserritarrentzako argitaratu zuen "1933'garren urterako nere egutegia" liburuxkatik hartua. Orduan kakotxez idazten ziren r eta l bikoitzak hizki doblez ipini ditugu hemen).

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan