Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Eultzak Jorraillan - Apirillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Eultzak Jorraillan - Apirillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

2008-04-30

Erleak lore-iriña ta eztia biltzen asten dira. Arra ugari jaiotzen da ta eultzaren jaten eman-bearra geitu egiten da. Beraz, naikoa ez dutenean eman egin bear zaie, naiz-eta eztiaren biltzea asi ba-da ere.

Erlepil aulak beste erlepil indartsuen aguro umetuko diran ar-abaraskaekin indartu ditezke, baño egiteko au oso kontu aundiz egin bear da.

Azaltzen asten diran sisa-arrak il, bada. Jorraillan (Apirillan) sisa bat iltzen bada, ez dira Urrillan millaka sisa jaioko.

Erlenagi-kabi geiegi dauzkaten abaraskak kendu egin bear dira, baita ere autsi ala okertuak, ta aien tokian beste langille-kabiak dituztenak jarri, edo-ta, argizai-utsez egiñak saltzen dituztenak.

Erle-amak saltzen diran ezkeroz, ama merkeak erosi ditezke udaberrian ta erlepil umezurtz batekin, non-eta oso aula ez dan, erositako ama emanda erletegi indartsua osatu genezake.


(1933an Gipuzkoako Diputazioaren Nekazaritza-Batzordeak baserritarrentzako argitaratu zuen "1933'garren urterako nere egutegia" liburuxkatik hartua. Orduan kakotxez idazten ziren r eta l bikoitzak hizki doblez ipini ditugu hemen).

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan