Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Erlekumea nola saihestu (eta 2)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Erlekumea nola saihestu (eta 2)

2009-04-22

Michael Bush da AEBetako erlezain ospetsuenetako bat. Erle txikiaren eta erlezaintza organikoaren alorretan erreferentzia da. Bere webgunean Bushek eskaintzen duen informazio aberatsetik hemen euskaratu ditugu “Swarm Prevention” atala eta”Esperiment in Swarm Control” atalaren zati bat. (2. zatia eta azkena)

“Checkerboarding” (xake-taula) sistema

Teknika honetaz, erlekumea botzeko erleak egiten dituen prestaketez eta oro har erlauntzan gertatzen den guztiaz askoz gehiago jakiteko, zu izatekotan ni Walt Wright-ekin harremanetan jarriko nintzateke.

Cherckerboarding sistema honek ere erleak engainatzen ditu, sinestaraziz oraindik ez zaiela kumea osatzeko garaia heldu. Metodo honetan ez da habia ukitzen. Oinarria zera da: habiaren gaineko aldean tartekatzea lauki osatu baina hutsak eta ezti estalia (operkulatua) daukaten laukiak. Walten liburua eskuratu nahi izatekotan, 60 orri inguru dauzka eta nire azken berrien arabera PDFan Internetez 8 dolarretan saltzen zen eta paperean 10etan. Helbide honetara jo harremanetarako: Walt Wright, Box 10, Elkton, TN 38455-0010, edo Walt Wright-at-hotmail-dot-com.

Hobe zenuke Walten liburua irakurtzea, baina hemen laburbildu dizut xaketaularen ideia, oso sinple ipini dudala gogoraraziz.

Erle kolonia batentzako:
- Lehen helburua bizirautea da.
- Lehentasuna dagoenekoz badagoen koloniaren biziraupenak dauka.
- Ez dute erlekumerik egingo baldin eta iruditzen bazaie horrek eragotziko duela iadanik badagoen koloniaren biziraupena.
- Espeziearen biziraupena dator lehentasunetan aurrekoarekin lotuta.
- Bigarren helburua ugaltzeko erlekumea botatzea da negua gainditu duten kolonia guztientzat.
- Ugaltzeko fasean sartutakoan, negua gainditu duen koloniak ume kopurua handitzen du eztia xahutuz.
- Koloniak habia hedatzen duenean erleek egokitzat jotzen duten neurri bateraino iritsiz, orduan prest dago erlekumea osatzeko lanari ekiteko.
- Erlekumea prestatzeko lehen lana da ume kopurua txikiagotzea, horretarako ezti biltegiak gehituz. Umeak jaio ahala, aukeratutako gelatxoak nektarrez edo polenez beteko dituzte.
- Tartekatzen baditugu habiaren gaineko aldean lauki osatu hutsak eztiz betetakoekin, orduan erleei sinestaraziko diegu ez daukatela erlekumea osatzeko aski ezti bildurik eta ondorioz habia handitu egingo dute, ezti biltzaile kopurua handituz eta erlekumea botatzea ekidinez, biak batean.

Bestela esateko, koloniak helburu ezberdinak lortu nahi ditu aldi ezberdinetan.

Hasieran, lehen urtean, erlekume berri baten helburua egonkortzea da, sendotzea. Abaraska asko eraikitzen dute erleek ume-habia ahalik eta gehien zabaltzeko, horrela kolonia sendotu eta ondoren negurako prestaketak egiteko, hau da, neguan irauteko adina elilkadura metatzeko. Hori guztia lortu badute eta erle gehiegi pilatu bada, erlekumea bota lezakete populazio arazo hori arintzeko.

Bigarren urtean erlauntzaren helburua izanen da egoera on bat erdietsi eta ugaltzeko kumea botatzea. Honek esan nahi du taldeak handitu behar duela gero erle asko galdu ahal izateko, eta janari altxorrak handia izan behar duela, uzta-biltzaile asko galdu ondoren iraun ahal izateko adinakoa. Horretara heltzean sartuko dira erleak erlekumea prestatzeko aroan eta ekingo diote umeen habia janariz betetzeari. Une jakin batean, Waltek “ugaltzeko erlekumearen etena” deitu dion horretan, erleek erabakiko dute kumea bota ala ez.

Cherckerboardinga egitearen helburua da erleei jarrai araztea jendea pilatzeko fasean “ugaltzeko kumearen eten” garaia iragan arte. Nola? Erleei sinetsiaraziz ez daukatela aski janari metaturik eta habia zabaltzeko lekua eginaz.

Erreparatzen badiezu zure erleei, zure inguruko loreei eta klimari, ohartuko zara “ugaltzeko erlekumearen etena” gertatu ohi dela une jakin honetan: Sagar lorearen une gorenean, edo sagastiak loratzen hasitako hurrengo astean. Cherckerboardinga edo xaketaularena egiteko garaia da etenaren unea baino 9 aste lehenago. Hau da: Zumarra loratzean gutxi gora behera, edo Astigarra loratu baino 4 aste lehenago, edo Redbud” loratu baino 5 aste lehenago, edo Sagarrondoak loratu baino 8 aste lehenago, edo Sasi-Akaziak loratu baino 10 aste lehenago. Espero dut zure eskualdean horietakoren bat noiz loratzen den jakingo duzula, gutxi gora behera.

Garai horretantxe, “ugaltzeko erlekumearen etena” edo sagar lilien une gorena baino 9 aste lehenago, orduantxe egin behar duzu xaketaularena. Umeen habiaren gainean ipini tartekatuta ezti operkulatua duten laukiak eta ondo osatutako lauki hutsak.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan