Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Erleari kalte egiten dioten molekulen informazio osoa Wikipedian

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Erleari kalte egiten dioten molekulen informazio osoa Wikipedian

2009-04-17

Ingelesezko Wikipediak eskaintzen du erleari kalte egiten dioten pestizidei buruzko informazio zabal eta zehatza, Pesticide Toxicity to Bees sarreran. Median Lethal Dose (LD50) izeneko irizpideen arabera sailkatu dituzte pestizidak. LD50 horrek adierazten du molekula baten zein dosi behar den populazio baten erdia hiltzeko, eta Wikipedian albistea erredaktatu duenak argi utzi du irizpide mugatua dela, produktu baten toxikotasun mailari ñabardura batzuk erantsi behar zaizkiola nabarmenduz, baina gainbegirada batean erlearen bizimodua hondatzen duten molekulen ikuspegi orokorra edukitzeko oso baliagarria da.

Zerrendan agertzen dira bai nikotinoide famatuak, Alemanian eta Frantzian debekatu dituztenak baina gainerakoan mundu osoan usatzen direnak, bai gure artean ardien mihi ubelaren kontrako kanpainak erabiltzen den permethrina, eta beste asko. Zerrenda horretako molekulak eta izen komertzialak Euskal Herriko komertzioetan bilatuko lituzkeen kazetariarentzako, pista polita.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan