Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Erleak hegan egiteko darabilen teknika aurkitu dute

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Erleak hegan egiteko darabilen teknika aurkitu dute

2009-08-31

Idatzita dago -ipuin hiritarren zerrendan sartzeraino- ingeniari aeronautiko batzuek “demostratu” zutela erleek ezin dutela hegan egin. Alegia, hego ttiki horiekin proportzioan hain zama handia nola airatu daitekeen ezin dela lege fisikoen arabera azaldu. Horregatik, beste aditu batzuek lana gogor egin behar izan dute erlearen hegakera bitxiaren aerodimanika aurkitzeko. Ikerketaren emaitza 2005eko azaroko New Scientist aldizkariak plazaratu zuten Secrets of bee flight revealed artikuluan. Erlearen hegakera- teknika irudi bizidunetan ere erakusten du hemen; horietan ohartuko da irakurlea kofoinetako biztanleak gure estropadetan eskifaiek arraunak bezala darabiltzatela hegoak.

Michael Dickinson buru zuen taldea aritu da Pasadenako (Kalifornia, AEB) Caltech institutuan gaian sakontzen. Gertatzen da, antza, xomorro hegalari gehinek hegoak bulkada zabaletan mugitzen dituztela, horiei 145ºtik 165º gradu arteko arkuan eraginez, daukaten gorputzaren tamainako frekuentzian: horrela sortzen dute hegaldirako adina indar aerodinamiko. Baina ohiko azalpen horren arabera ezin zen ulertu nola erleak, den xomorro astuna izanda eta proportzioan hain hego laburrak edukiz, sortu zezakeen hegatzeko adina indar.

Dickinson eta bere lankideek erleak filmatu zituzten abiadura bereziko makinekin, segunduko 6.000 irudi atereaz. Informatika erabiliz, hegoei eragiteko modu bereziaz jabetu ziren. Hegoa atzeraka 90ºko arkua eginez eramaten du, eta ondoren itzultzerakoan alderantzizkatu egingo gu, sinestezina dirudien abiaduran: segunduko 230 aldiz. Ikertzaileek errobot bat egin zuten mugimenduotan oinarrituta; honen emaitza infografikoa erakutsi du New Scientistek. (http://www.newscientist.com/data/images/ns/av/dn8382.avi) ikus daiteke.

Helize baten moduan darabil hegoa, baina pala bera ere posizioz aldatuz doala. Gainera, hegoari berriro eragitean haren ubera barruan mugitzen du, eta honela indar handiagoa egiten du mugimendua aire geldian egingo balu baino. Azkenik, ba omen dago beste indar berezi bat gehiago “added-mass force” (masa erantsiaren indarra) delakoa, zeina gorenera iristen baita bulkada edo palada bakoitzaren bukaeran eta hegoek norabidea aldatzean eragiten duten azelerazioari dago lotua.

New Scientistek dioenez, ikerketa honen emaitzak baliatu ahal izango dituzte ingeniariek helizeak bezala egonkortasun eta erabilgarritasun handiagoko aireplanoak diseinatzeko. Dickinson zientzilariak ironiaz esan omen du: “Gainera, jainkoari eskerrak, demostratu dugu erleak hegan egin dezakeela”.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan